GAC Group | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa estatala eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Eskumendekoak | Gonow (en) , Changfeng Motor (en) , Leopaard Motors (en) , GAC Aion (en) , Denway Motors (en) eta GAC Motor (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | Guangzhou Automobile Industry Group (en) |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | Hong Kongeko burtsa eta Shanghaiko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1997ko ekaina |
Sorlekua | Guangzhou |
webgune ofiziala |
GAC Group (ofizialki Guangzhou Automotive Group Co., Ltd.) Txinako automobil-fabrikatzaile bat da, egoitza Guangzhoun (Guangdong) duena. Guangzhou Automotive Industry Groupen filiala da. Auto txinatarren fabrikatzaileen artean, seigarrena ekoizle handiena da.[1]
GACek kaleko automobilak saltzen ditu Trumpchi markarekin, autoak eta merkataritza-ibilgailuak saldu zituen Gonow markarekin, noranahikoak Changfeng Motor markarekin, auto elektrikoak Aion markarekin eta autobusak GAC Bus markarekin.
Bere marka propioez gain, Txinatik kanpoko beste enpresa batzuen autoak bere lantegi propioetan ekoizteko tratuak ditu GACek. Horrela, Txinan egin eta Txinan saltzen dira Fiat, Honda, Isuzu, Mitsubishi eta Toyota markako autoak, GACen lantegietan eginak.