GPT-3 | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sorrera-urtea | 2020 | |||
Argitaratze-data | 2020 | |||
Azken bertsioa | 175B | |||
Aurkezpen data | 2020ko maiatzaren 28a | |||
Ezaugarriak | ||||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Lizentzia | lizentzia jabedun | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | OpenAI API (mul) | |||
Ekoizpena | ||||
Garatzailea | OpenAI | |||
Fikzioa | ||||
Erabiltzen du | transfer learning (en) eta unsupervised learning (en) | |||
arxiv.org… | ||||
Iturri-kodea | https://github.com/openai/gpt-3 | |||
kronologia | ||||
|
GPT-3 (Generative Pre-trained Transformer-en 3. bertsioaren laburdura) ikasketa sakona erabiltzen duen hizkuntza-eredu bat da, giza idazketa simulatzen duena testuak sortzeko. Testuak asmatzeko GPT serieko ereduen hirugarren belaunaldia da, OpenAI adimen artifizialeko ikerketa-laborategiak sortua.[1][2]
GPT-3ren bertsiorako hizkuntza-ereduan 175.000 milioi ikasketa-parametro doitu dira, segidako aurreko belaunaldian (GPT-2) baino azkoz gehiago. GPT-3 2020ko maiatzean kaleratu zen, eta beta fasean egon zen 2020ko uztailera arte.[3] "Aurrez entrenatutako hizkuntza-errepresentazioa" erabiltzen du, hizkuntzaren prozesamenduko (NLP) joerari jarraituta.
GPT-3k sortzen dituen testuen kalitatea hain da handia, ezen zaila baita gizakiek idatzitakoetatik bereiztea, horrek berekin dakartzan onurak eta arriskuekin. 2020ko maiatzaren 28ko argitalpenean, sortzaileek GPT-3ren balizko arriskuez ohartarazten dute, eta arrisku horiek arintzeko laguntza eskatzen dute. David Chalmers filosofo australiarraren ustez GPT-3 da "inoiz sortu ez den adimen artifizialeko sistema interesgarri eta garrantzitsuenetariko bat".[4]
Bestalde, sortutako zenbait testutan agertutako koherentzia-falta dela-eta, aipatu da GPT-3ren prozesamendua sintaktikoa dela nagusiki, testuaren semantikaren kaltetan.[5]
2020ko uztailaren 29an, The New York Times egunkariak Farhad Manjooren berrikuspena argitaratu zuen, esanez GPT-3 "harrigarria" eta "izugarria" dela, baita "beldurgarria" ere.[6] Wired aldizkariaren arabera GPT-3k "hotzikarak eragiten ari zen Silicon Valleyn".[7] Euskadi Irratian egindako esperimentuetan "aidetsu eta etengabe kontzientziadun pertsona gisa agertzen da".[8]
MIT Technology Review aldizkariko artikulu batean adierazi zuten GPT-3k ez duela "munduaren ulermenik", eta, beraz, "esaten duena ez dela fidagarria".[5]