Gabriel Rufián i Romero (Santa Coloma de Gramenet, 1982ko otsailaren 8a-) kataluniar ekintzaile eta politikari ezkertiarra da. Eskubide sozial eta Kataluniaren autodeterminazioaren alde egiteagatik nabarmendu izan da. Pompeu Fabra Unibertsitatean Lan Harremanetan diplomatua eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan masterraduna da, bai eta hautaketa, hezkuntza eta komunikabideetan aditua ere.
2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan Esquerra Republicana de Catalunya alderdiko hautagai gisa aurkeztu eta gaur egun Espainiako Diputatuen Kongresuan alderdi horretako diputatua da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Rufián |