Gabriella Besanzoni | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1890eko irailaren 20a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Erroma, 1962ko uztailaren 8a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | mezzosopranoa kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() |
Gabriella Besanzoni (Erroma, Italia, 1890eko irailaren 20a – ibidem, 1962ko uztailaren 8a) italiar opera abeslaria izan zen, kontraltoa.[1][2][3][4][5][6][7]
Italiako hiriburuan, Erroman, jaio zen 1890ean eta Santa Zeziliako Akademian ikasi zuen Alessandro Maggi eta Hilda Brizzarekin. Hasieran soprano hasi zen, gero kontralto tesiturara aldatzeko.
1911n egin zuen debuta Viterbon, Vincenzo Belliniren Norma izeneko operan Adalgisa pertsonaia interpretatuta. Erromako Costanzira azkar pasatu zen, non 1913an Ulricaren parte konprometitua kantatu zuen Giuseppe Verdiren Un baile de máscaras operan. Azkar egin zen ospetsua eta urte gutxiren buruan La Scalan zegoen, non Orfeo, Amneris, Carmen eta Mignon lanetan agertu zen, Arturo Toscaniniren zuzendaritzapean.
1918 eta 1935 artean Colon Antzokiko mezzosoprano gustukoena izan zen Buenos Airesen eta bertan Dalila, Carmen, Amneris, Lola, La Cieca, Preziosilla, Marina, Leonora La favorita-n, Mignon, Adalgisa, Isabella, Francesca da Rimini eta Jacquerie abestu zituen.
New Yorkeko Metropolitan Operan egin zuen debuta 1919 denboraldian, Amneris izan zen Aida operan, Claudia Muzio, Giovanni Martinelli eta Renato Zanelliren ondoan. Denboraldi berean Marina izan zen Borís Godunov lanean, Isabella L'italiana in Algeri, Dalila Sanson eta Dalilan y Preziosilla La Forza del Destino lanean. Azken bi opera horietan Enrico Caruso izan zuen bidelagun, abeslari gaztearentzat bikote ezin hobea. Guztira 15 agerraldi izan ziren, baina bere estiloa eta figura ez ziren Met-eko ikusleen gustukoak izan.
1925ean Henrique Lage brasildar aberatsarekin ezkondu zen eta Rio de Janeirora joan zen bizitzera. Bertan, Corcovado ospetsuaren azpian zegoen luxuzko etxe handi batean bizi izan ziren.
Rio de Janeiron egotean, inguruko antzokiek asko aprobetxatu zuten. Buenos Aireseko Colon Antzokian miresle ugari izan zituen, erretiroa hartu zuenetik hainbat hamarkada pasatu ostean ere gogoran zutenak. Era berean, Venezuela, Peru, Uruguai, Mexiko eta Kubako antzokietan ere arrakasta handiz agertu zen.
1939an Erromako Karakallaren Termetan erretiratu zen, bere paper kuttuna zen Carmen interpretatuta.
Besanzoniren ahotsa bolumen, malgutasun eta hedadurarengatik bereizten zen bere lankideengandik, eta, gainera, batez ere erdian antzematen zitzaion belusezko jitea zuen ezaugarri. Ahots baxua erraz ateratzen zitzaion, eta ez zen nabaritzen normalean buruko ahotsetik bularrekora pasatzean sumatzen den maila klasikoa.
Gainera, instrumentuaren malgutasuna ere nabarmena zen, eta erabateko arrakastaz egin ziezaiokeen aurre koloretako errepertorioari, "Stride la Vampa"-ren grabazioan modu ikusgarrian nabarmendu zen hirukotea barne.
Aditu askorentzat berea izan zen kontraltozko azken egiazko ahotsa, XIX. mendeko ahots handien ildotik (Grassini, Malanotte, Pisaroni, María Malibran, Marietta Alboni).
Giacomo Lauri-Volpik, entzun ondoren, hauxe idatzi zen berataz:
"Italiak izan duen kontralto mezzosopranoaren azken ahotsa da. Hurrengoek, konparazioz, ziri edo kanari itxura zuten, metal gutxi-asko preziatuzko kaiola batean sartuak..."
XX. mendeko bigarren hamarkadako divarik ospetsuenetako bat izan zen. Bere sasoiko ikusleentzat Besanzoni Carmen operako Carmen pertsonaiaren sinonimoa zen, papera ezin hobeto betetzeko ezinbestekoak ziren ezaugarri guztiak baitzituen: fisikoa, ahotsa eta ikusleei helarazten zien magnetismo berezia.
Gustatzen zitzaion, esaterako, Georges Bizeten operaren azken ekitaldian balio handiko harribitxiekin agertzea, ijitoaren izaerarako desegokiak ziurrenik, baina irudi distiratsua ematen laguntzen zuena, kantuaren ikusgarritasunarekin batera paregabeko efektua eragiten zutenak.