Gal Costa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria da Graça Costa Penna Burgos |
Jaiotza | Salvador da Bahia, 1945eko irailaren 26a |
Herrialdea | Brasil |
Bizilekua | São Paulo |
Heriotza | São Paulo, 2022ko azaroaren 9a (77 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa italiera brasildar portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | pop musika música popular brasileira (en) rock psikodelikoa bossa nova |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Diskoetxea | Universal Music Group Philips Mercury Records (mul) |
allmusic.com… | |
|
Maria da Graça Costa Penna Burgos (Salvador da Bahia, 1945eko irailaren 26a - São Paulo, 2022ko azaroaren 9a), Gal Costa izen artistikoz ezaguna, brasildar abeslaria izan zen. 1968an Tropicália: ou Panis et Circenses bilduman agertu ondoren, Tropikalia generoko izarretako bat izan zen.
Bahia estatuko hiriburuan, Salvadorren jaio zen Costa, 1945ean. Musikazale handia zuen ama, eta gazte galdu zuen aita. Disko denda batean lortu zuen bere lehen enplegua, eta umetako lagun baten bitartez ezagutu zuen Caetano Veloso, zeina kantariaren konplize estua bihurtuko zen denborarekin. 20 urte bete gabe zituen artean Veloso, Gil, Bethânia, Tom Zé eta garaiko beste puntako zenbait musikariren ingurura batu zenean. Haiekin egin zuen debuta 1964an, "Nós, por exemplo" (euskaraz: «gu, adibidez») emanaldian, eta hiru urtera kaleratu zuen Domingo albuma, Velosorekin batera —bertan dator bere kantu ezagunenetako bat, Coraçao Vagabundo—.[1]
1968an, Tropicália: ou Panis et Circenses album enblematikoan hartu zuen parte, eta urtebetera kaleratu zituen bakarkako bere lehen bi lanak. Diktadura militarraren egoera politikoak estututa, hainbat artista eta musikarik herrialdetik alde egin zuten urte horietan —Gilek eta Velosok, tartean—, baina Brasilen geratzea erabaki zuen Costak, zentsurari ezkutuko emanaldiekin iskin egiten ahaleginduz. 1970ekoa izan bere arrakastaren hamarkada; ordukoak dira, esaterako, Veloso eta Gil Londresen bisitatu ostean idatzi zuen Legal kantua (1970) eta -Fa-Tal- Gal a Todo Vapor (1971) zuzeneko diskoa. Orduan bihurtu zen erreferentziazko musikari Costa, eta hurrengo hamarkadan haren musikaren oihartzuna nazioartera ere hedatu zen; urteko lan berri bat aurkezten segitu zuen ia-ia.[1]