Galab Spasov Donev (bulgarieraz: Гълъб Спасов Донев; Sofia, 1967ko otsailaren 28a) bulgariar politikaria da. Bulgariako lehen ministroa izan zen 2022ko abuztuaren 2tik 2023ko ekainaren 6ra.
Stefan Janeven gobernuan lan eta politika sozialetako ministroa izan zen. Finantzetan, zuzenbidean eta gizarte-politikan aditua da, eta armadan ere iragana du. Ez da alderdi politiko batekoa.