Galapagoetako dortoka

Galapago dortoka erraldoia ( Chelonoidis nigra eta erlazionatutako espezieak) bizirik dauden dortoka espezie handienak dira . Oraingo Galapagoetako dortokek 417 kg arte pisatu daitezke . [1] Gaur egun, dortoka erraldoiak urrutiko bi artxipelagoetan bakarrik daude: Galapago uharteak Ekuador kontinental mendebaldetik 1000 kmtara; eta Aldabrachelys gigantea Aldabran, Tanzaniatik 700 kmtara ekialdera, Indiako Ozeanoan.

Galapagoetako dortokak Ekuadorreko penintsularen mendebaldetik 1.000 kmtara dagoen Galápagos uharteetako, sumendi artxipelagoa, zazpi uharteetako jatorrikoak dira. Bizialdia naturan 100 urtetik gorakoa da, bizitza luzeko ornodunetako bat da . Itxian batek gutxienez 170 urte bizi izan zituen .16. mendean aurkitu zituzten espainiar esploratzaileek, "dortoka" esan nahi zuen, [2] espainiar galapago hitzarekin izendatu zituzten uharteak.

Maskorraren tamaina eta forma aldatu egiten dira populazioen artean. Mendialde hezea duten uharteetan, dortokak handiagoak dira, maskor kuskuak eta lepo motzak dituztenak; Lur baxu lehorrak dituzten uharteetan, dortokak txikiagoak dira, lepoa altzatzeko maskor erosoagaoak eta lepo luzeak dituztenak. Charles Darwinek 1835ean <i id="mwQg">Beagle-</i> ren bigarren bidaian izan zituen desberdintasun hauen inguruko behaketek eboluzioaren teoria garatzen lagundu zuten.

Dortoka kopurua 16. mendean 250.000tik gora izatetik 1970eko hamarkadan 3.000 inguru izatera arte jaitsi zen. Beherakada honen zergatiak haragia eta olioa lortzeko espeziearen gehiegizko ustiapenena, nekazaritzarako habitaten garbizea eta bertakoak ez diren animaliak uhartetan sartzea izan ziren, besteak beste arratoiak, ahuntzak eta txerriak. Dortoka leinu erraldoi gehienen desagertzea gizakiek edo giza arbasoek ere harrapakinek eragin dutela uste da, dortokek berez ez baitute harrapari naturalik. Gutxienez hiru uharteetako dortoka populazioak desagertu egin dira garai historikoetan giza jarduerak direla eta. Desagertutako taxoi horien espezieak hainbat museotan existitzen dira eta ADN azterketak ere egiten ari dira. Jatorrizko 15 espezieko 10 espezie bizirik daude; 11garren espezieak ( Chelonoidis abingdonii ) ale bakar bat ezagutu izan da, itxian mantendu eta Lonesome George goitizena zuena 2012ko ekainean hil zen arte. XX. Mendean hasitako kontserbazio ahaleginek itxian hazitako milaka dortoka gazte euren arbasoen uharteetara askatu dituzte eta espezieen kopurua 21. mendearen hasieran 19.000 gainditu zela uste da. Hazkunde hori gorabehera, espeziea "ahultasun" egoera gisan sailkatu du Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak .

Hasierako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galápagos uharteak 1535. urtean aurkitu ziren, baina mapetan lehenengo aldiz agertu ziren 1570 inguruan, Gerardus Mercator eta Abraham Orteliusi ezker. Uharteak "Insulae de los Galopegos" (Dortoken Uharteak) izendatu zituzten bertan topatutako dortoka erraldoiei erreferentzia eginez. [nb 1]

Hasieran, Indiako ozeanoko dortoka erraldoiak eta Galápagos-ekoak espezie beretzat hartzen ziren. Naturalistek uste zuten marinelak bertara garraiatu zituztela. 1676an, Claude Perraultek, Linnaeako aurreko adituak, bi espezieak Tortue des Indes beala izendatu zituen. [3] 1783an, Johann Gottlob Schneiderrek dortoka erraldoi guztiak Testudo indica ("dortoka indiarra") gisa sailkatu zituen. 1812an, August Friedrich Schweiggerrek Testudo gigantea ("dortoka erraldoia") izendatu zituen . [4] 1834an, André Marie Constant Dumérilek eta Gabriel Bibronek Galapagoetako dortokak espezie bereizi gisa sailkatu zituzten, Testudo nigrita ("dortoka beltza") izendatu zutenak. [5]

Black and white photograph of Walter Rothschild straddling an adult Galápagos tortoise: Rothschild is a Victorian gentleman sporting a beard and top hat.
Walter Rothschild, Galapagos dortoken bi espezieen katalogatzailea
A map of the Galápagos with labels for names of the islands and their native species of tortoise
Galápagos artxipelagoa Gaur egun ezagutzen diren Galápagos dortokaen espezieak markaturik.bizirik dauden espezieak dituzten uharteak itzalpean daude.
  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "nb", but no corresponding <references group="nb"/> tag was found