Galesko futbol kopa Cwpan Cymdeithas Pêl-droed Cymru | |
---|---|
Antolatzailea | Cymdeithas Bêl-droed Cymru |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1877 |
Eremua | Gales |
Taldeak | 135 |
Garaipen gehien | Wrexham (23 Kopa) |
Txapelduna | Connah's Quay Nomads (2023-24) |
Galesko futbol kopa (gaeleraz Cwpan Cymru, ingelesez Wesh Cup) Galesen urtero jokatzen den kanporaketa bidezko futbol txapelketa da. Munduko txapelketa zaharrenetakoa da izan ere lehenengo ekitaldia 1877-78 urtean jokatu baitzen. Wrexham FC (23 kopa) eta Cardiff City FC (22 kopa) dira garaipen gehien dituzten taldeak.
Lehen eta Bigarren Mundu Gerra garaitan baino ez du etenik izan. 1995 arte Ingalaterran ari diren futbol talde galesek ere jokatu izan dute, tartean Cardiff eta Wrexham, baina Europako Errekoparako sailkatzeko balio duenezeta haiek Ingalaterran izen emanda daudenez 1996tik aurrera Galesko futbol ligan ari diren taldeek baino ez dute parte hartzen. Horregatik 1997-98 urtean txapelketa berria abiarazi zuten Galesko taldeen artean nagusia dena erabakitzeko, Federazioaren Kopa.
Bestalde aipatu behar da hainbat talde ingeles apalek ere irabazi izan dutela kopa, gertutasun geografikoagatik nahiago izan baitute bertan jokatzea Ingalaterrako txapelketan baino. 30. hamarkadan nagusi izan ziren gainera eta sarritan finala talde ingelesen artean jokatu zen. Hauen arteko talderik onena Shrewsbury Town da, 6 kopa baititu.
2019-20 eta 2020-21 denboraldiak bertan behera gelditu ziren COVID-19 pandemiaren eraginez.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Wrexham | 23 | 1878, 1883, 1893, 1897, 1903, 1905, 1909, 1910, 1911, 1914, 1921, 1924, 1925, 1931, 1957, 1958, 1960, 1962, 1972, 1975, 1978, 1986, 1995 |
Cardiff City | 22 | 1912, 1920, 1922, 1923, 1927, 1928, 1930, 1956, 1959, 1964, 1965, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971, 1973, 1974, 1976, 1988, 1992, 1993 |
Swansea City | 10 | 1913, 1932, 1950, 1961, 1966, 1981, 1982, 1983, 1989, 1991 |
The New Saints | 9 | 1996, 2005, 2012, 2014, 2015, 2016, 2019, 2022, 2023 |
Cefn Druids | 8 | 1880, 1881, 1882, 1885, 1886, 1898, 1899, 1904 |
Bangor City | 8 | 1889, 1896, 1962, 1998, 2000, 2008, 2009, 2010 |
Shrewsbury Town | 6 | 1891, 1938, 1977, 1979, 1984, 1985 |
Barry Town | 6 | 1955, 1994, 1997, 2001, 2002, 2003 |
Chirk AAA | 5 | 1887, 1888, 1890, 1892, 1894 |
Rhyl | 4 | 1952, 1953, 2004, 2006 |
Oswestry | 3 | 1884, 1901, 1907 |
Wellington Town | 3 | 1902, 1906, 1940 |
Chester City | 3 | 1908, 1933, 1947 |
Merthyr Tydfil | 3 | 1949, 1951, 1987 |
Newtown | 2 | 1879, 1995 |
Crewe Alexandra | 2 | 1936, 1937 |
Connah's Quay Nomads | 2 | 2018, 2024 |
hainbat | 1 | Aberystwyth Town (1900), Ebbw Vale (1926),Connah's Quay (1929), Bristol City (, 1934), Tranmere Rovers (, 1935), South Liverpool (, 1939), Lovell's Athletic (1948), Flint Town (1954), Borough United (1963), Newport County (1980), Hereford United (, 1990), Inter Cardiff (1999),Carmarthen Town (2007), Llanelli (2011), Prestatyn Town (2013), Bala Town (2017) |