Galietako diozesia

Erromatar Inperioaren diozesiak eta probintziak 400. urte inguruan.

Galietako diozesia (Dioecesis Galliae[1] edo Dioecesis Galliarum) Erromatar Inperioaren banaketa administratiboa izan zen, "Behe Inperioa" izenez ezagutzen den garaian erabili zena. Hamar probintzia biltzen zituen eta, aldi berean, "Galietako pretorioko prefektura" (Prefectura praetorio Galliarum) banaketa administratibo handiagoaren barne zegoen.

Gaur egungo herrialde hauetan hedatzen zen: Frantzia, Belgika, Herbeherak, Luxenburgo eta Alemaniaren zati bat[1].

Dioklezianoren ( agin: 284-306) erreformek sortua , probintzia hauek bildu zituen: Galia Lugdunensis prima ( hiriburuan Lyonen zuena), Secunda (Rouen) eta Tertia (Tours); Sequania; Galia Belgica Prima eta Secunda; Germania Garaia (Kolonia) eta Beherea[2].

Treveris (Augusta Treverorum), Mendebaldeko Zesarraren egoitza, diozesiko Galietako prefekturako hiriburua ere bazen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «TM Places» www.trismegistos.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) Seguí Marco, Juan José. Tema 3: Provincias coocidentales: Hsipania, Gallia y Britannia. Universitat de Valencia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]