Gao–Guenie meteoritoa | |
---|---|
Gao–Guenie Burkina Fason, Afrika mendebaldean, 1960ean erori zen meteoritoa da. Zati ugaritan hautsi zen, Afrikan inoiz ikusi den harri zaparrada handiena osatuz[1].
1960eko martxoaren 5ean arratsaldeko 17:00etan erori zen Sissili eta Ziro probintzietan. 1.000 kg-tik gorako meteoritoa izan zela uste da baina atmosferara sartzean hiru eztanda izan zituen eta milaka zati erori ziren 70 km2-ko azaleran. Erorketaren soinua 100 kilometrotara dagoen Uagadugu hiriburuan ere entzun zen.
Lekukoek diotenez hainbat zuhaitz apurtu eta oilategi suntsitu zituzten harriek. Jaso zen harri zati handienak 10 kilogramo pisatzen ditu[2].
Kondrita arrunten H5 taldean sailkatutako meteoritoa da[3].