Garrano zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Galizia Portugal |
Sinonimoak | Portugaldar-galiziar ponia |
Garrano zaldia, (portugesez: Garrano), (galizieraz: Garrano), Galizia eta Portugal arteko mugako mendietako bertako aspaldiko zaldi arraza bat da[1]. Tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik garrano zaldia ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Garranoak Piriniar eta kanbariar poni izeneko zaldi taldean sartzen dira. Bertan euskal pottoka eta nafar behoka, asturkoia, zaldi montxinoa, Ordunteko behorra, Landetako ponia, Merensgo zaldia eta Galiziar ponia kokatzen dira, egun desagertutako beste hainbat poni arrazekin batera.
Zaldi txiki hauek baserriko lan ezberdinetarako erabiltzen omen ziren.
Antza garai batean zaldi mota honen banaketa eremuak Portugaleko iparralde ososa zein Galiziako hegoaldea hartzen zuen.
Arraza bereziki Galiziako Minho eta Portugaleko Trás-os-Montes Garaia eskualdetan hedatzen da. Esate baterako Baixa Limia-Serra do Xuresko Parke Naturalean, egoera erdi basatian. Baita Serra de Arga eta Serra da Cabreira aldean.