Garuneko infartu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | brain infarction (en) eritasuna |
Espezialitatea | neurologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | dantrolene (en) , alteplase (en) , Atorbastatina, rivaroxaban (en) , cilostazol (en) eta Klopidogrel |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | I63.9 eta I63 |
GNS-9-MK | 433.01, 433.31, 434.91, 433.81 eta 433.21 |
GNS-9 | 434.01, 434.11 eta 434.91 |
OMIM | 601367 |
MeSH | D002544 |
Disease Ontology ID | DOID:3526 |
Garuneko infartua[1] iskemia prozesu batek eragiten duen gertaera zerebrobaskular bat da. Prozesu horretan, entzefalo-masaren zati bat hiltzen da, odol-irrigazioan gabezia iraunkor baten ondorioz. Iskemiaren kausa garuneko sistema arterialaren oklusioa da, aterotronbosiaren edo enbolismoen ondorioz.[2] Adineko pertsonetan agertu ohi da, eta arrisku-faktoreekin lotuta, aldez aurreko iskemia iragankorrak barne. Garuneko infartua agertzeko arrisku-faktore nagusiak hauek dira: hipertentsio arteriala, nahasmendu lipidikoak, tabakismoa eta drogomenpekotasuna.
Garuneko infartuaren ezaugarriak hauek dira: arian-arian ezartzeko defizit neurologikoa, tarteka nahasmendu arinak dituena hasieran, eta maximoak orduak igarotzerakoan. Etiologiaren arabera, loaldian, esnatzean, jarduera fisikoarekin edo hipotentsio arterialeko nahasmenduekin lotuta agertzen da.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |