Gary McMichael | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lisburn, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | John McMichael |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ulster Democratic Party (en) |
Gary McMichael (Lisburn, Ipar Irlanda, 1969) britainiar politikaria da.
Ulsterreko Alderdi Demokratikoko buruzagia izan zen. Oso gaztetatik aritu zen politikaren inguruan, eta langile-elkarte bat sortu zuen jaioterrian 1987an. Haatik, 1988an, aita hil zitzaionean, gehiago sartu zen politikaren munduan, eta Ipar Irlandako politikari gazteenetako bat bihurtu zen. Hogeita hiru urte zituela, Lisbumeko Batzorderako hautatu zuten, eta, handik urtebetera, IRAk alderdiko buru zen Raymond Smallwoods hil zuenean, McMichael hautatu zuten postu horretarako. Horretaz gainera, UDPko ordezkari izan zen su-etena lortzeko elkarrizketetan. McMichaelek arrakasta handia izan zuen denbora gutxian Ipar Irlandako alderdi politikoen artean. Oro har, McMichaelen jarrera politikoa, protestante unionisten interesen aldekoa da argi eta garbi, baina bi komunitateen artean bakea egitearen aldekoa ere bai. Irlandako katolikoen errealitatearekiko tolerantea bada ere, gogor egin du Sinn Feinen kontra. Bake-hitzarmena lortzeko helburuarekin, Stormonten egin ziren hitzaldietan ere parte hartu zuen.