Gastón Revol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Córdoba, 1986ko azaroaren 26a (38 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria |
Parte-hartzailea
| |
Gastón Revol (Cordoba hiria, Argentina, 1986ko azaroaren 26a), atzelari edo uztartze-erdilari gisa jokatzen duen 7ko errugbi jokalari argentinarra da. 7ko errugby selekzioko partaide da. Gaur egun, Argentinako Cordoba Errugbi Federazioko La Tablada Klubeko jokalaria da[1]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabaziko zuen 7ko errugbi taldeko partaide izan zen.
Revolek 2009an debutatu zuen 7ko errugbi selekzioan Londresko Zazpikoan, Portugalen aurka[2]. Zazpiko taldearekin, 300 partida baino gehiago jokatu ditu, eta horrek egungo hamaikako eskarmentu handienetako bat izatea dakarkio[3][4]. 2016an, taldeko kapitain izan zen 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan, non seigarren sailkatu baitzen[5]. Revolek, 2013an Moskun eta 2018an San Frantziskon, 7ko errugbiko bi Mundu-Kopa jokatu zituen. 2018koan, taldeko kapitaina ere izan zen, eta bosgarren postuan amaitu zuen txapelketa[6].
Urrezko domina lortu zuen 2019ko Panamerikar Jokoetan[7], eta zilarrezkoa, 2015eko Panamerikar Jokoetan.
2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan diploma olinpikoa eskuratu zuen. Uztailaren 28an Britainia Handiari 17-12 irabazi ostean, brontzezko domina irabazi zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan[8], Fijiko taldearen (urrezkoa) eta Zeelanda Berrikoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Argentinako taldea: Santiago Álvarez, Lautaro Bazán, Lucio Cinti, Felipe del Mestre, Rodrigo Etchart Luciano González Rizzoni, Rodrigo Isgró, Santiago Mare, Ignacio Mendy, Marcos Moneta, Matías Osadczuk, Gastón Revol eta Germán Schulz-ek[9][10].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Sailkapena | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
6. | Zazpiko-errugbia gizonezkoa[11]. |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia gizonezkoa[12]. |
Partidak | Lortutako puntu | Gauzatutako entsegu |
---|---|---|
311 | 897 | 54 |