Gastrektomia urdailaren zati bat edo urdail osoa erauzteko egiten den ebakuntza. Erabatekoa edo parte batena izan daiteke. Erabatekoan, urdaila oso-osorik kentzen da, eta hestegorria duodenoarekin edo heste txikiarekin lotzen da; minbizia denean egiten da. Zatikakoan, urdailaren goiko partea duodenoarekin edo heste meharrarekin lotzen da (gastroenterostomia); ultzera larriak direnean egiten da.