Gelon I.a Sirakusakoa

Gelon I.a Sirakusakoa

Sirakusako tiranoa

K.a. 484 - K.a. 478
Bizitza
JaiotzaGela, K.a. VI. mendea
HerrialdeaAntzinako Sirakusa
HeriotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 478 ( urte)
Familia
AitaDeinomenes
Ezkontidea(k)Damarete (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakHimerako gudua

Gelon I.a (antzinako grezieraz: Γέλων Gelon, gen.: Γέλωνος; K.a. 540 aldean - K.a. 478), Deinomenesen semea zen, Gelako agintaria eta Sirakusako tiranoa.

Deinomenes leinukoaren lehena zen. Aitak, Gelako tiranoa izanik, Catania konkistatu zuen. Dirudienez, arbaso batek, Telinesek, herkideak adiskidetu zituen borroka zibil baten ondoren, azpimunduko jainkosen gurtzari esker (Demeter eta Kore), eta ondorengo guztiek apaiz-tradizioaren gurtzarekin jarraitu zuten, Gelon barne. Hiru anaia izan zituen Hieron, Trasibulo eta Polizelo. Deinomenesek orakulua kontsultatzean, jakin zuen hirurak tiranoak izango zirela.

Gelan gaztetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotoren arabera, haren arbasoek, Tilos Egeoko irlatik zetozenek, Gela fundatu zuten. Gelon gaztea Hipokrates tiranoaren bizkarzaintzan sartu zen, zeinak erraztu baitzion boterea lortzea Gelako zalditeriaren buruzagi izendatu ondoren.

Boterea lortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokrates sikuloen kontrako gerran hiltzean Megara Hiblean, K.a. 491an, hasi zen boterearen konkista. Tiranoa hil eta gero, semeek hartu zuten boterea (Euklidesek eta Kleandrok), baina herria, familia honetaz nazka eginda, matxinatu zen. Gelonek matxinada kontrolatu zuen seme-alabak defendatzen zituela aitzakiatzat hartuta, baina egoeraz baliatu zen boterea eta Hipokratesen jabetzak hartzeko. Garai honetan, Gelonek honako eskualde hauek konytolatzen zituen: Naxos (Sizilia) ekialdean; Zankle ipar-ekialdean eta Camarina hegoaldean. Teron Agrigentoko tiranoarekin aliatu zen honen alabarekin (Demarete) ezkondu ondoren. K.a. 488tik Gelon kartagotarren kontra hasi zen, zeinek Dorieoren porrotaren ostean Sizilian sartu nahi baitzuten.

Sirakusako tiranoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 485ean, gamoroi[ohar 1], Sirakusako lur-jabe nobleak, babestu zituen, herriak edo kilirioi[ohar 2] fakzioak Camarina hirira erbesteratzean. Gelon egoeraz baliatu zen, gamoroi oligarkak Sirakusan berrezartzeko eta hiriko kontrola hartzeko. Gelonek Gelako kontrola Hieron anaiaren eskuetan utzi zuen bera Sirakusan finkatzen zen bitartean[1]. Herodotoren arabera, Gelako biztanleen erdiak Sirakusara eraman zituen eta Camarinako aristokratak kargutik kendu. Espantsionismoarekin jarraituz, Eubea (K.a. 483an) eta Megara Hiblea (K.a. 483-482) konkistatu zituen, eta hango aristokrazia Sirakusara eraman zuen bertako hiritarrak izateko. Gainerako populazioa, berriz, esklabo bihurtu zuen eta Siziliatik kanporatu[2]. Haren agintaldian hiria oparoa izan zen, greziar munduko garrantzitsuena. Lan-publiko ugari egin eta armada mertzenario indar bat eratu zuen. Soldadu gehienak sikuloak ziren baina bazeuden greziarrak ere. Guztira 10.000 mertzenario inguru, Sirakusako hiritartasuna jaso zutenak[3]. K.a. 481an, Atenasko mezulariak etorri zitzaizkion Xerxes I.a Pertsiakoaren aurka gerra egiteko. Gelonek esan zuen 28.000 soldadu eta 200 itsasontzi bidaliko zituela, armadaburu edo itsas-armadaren buruzagia bera izendatuz gero. Ezetza jasotzean, ez zituen greziarrak lagundu[4]. Are gehiago, pertsiarrek greziar aliantza irabaztekotan, Xerxesentzat opariak prestatuta zituen. Beste iturriren arabera, greziarrei uko egiteak ez zuen zerikusirik armadaren agintea ez izatearekin baizik eta Sizilian kartagotarrei aurre egitearekin.

Antzinako Siziliako hiriak

Himerako gudua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezer gutxi dakigu Gelonen asmoaz greziarren ezetza jaso ondoren. Herodotoren arabera, Kadmo Koskoa bidali zuen dirua eta opariekin Delfosera, non borrokaren emaitza itxaron behar baitzuen, eta greziarren kontrakoa izatekotan, pertsiar erregeari menpekotasunezko eskaintzak egingo baitzizkion[5]. Herodoto berak esan zuen siziliarrak prest zeudela greziar aliantzari lotzeko, baina entzun zutenean Kartagotik Siziliako inbasioa prestatzen ari zela, iritziz aldatu ziren. Eforo Zimekoak gauza bera pentsatzen zuen[6]. Tirilo Himerako tirano izanik, Teron Akragaskoak kanporatu zuen. Lehenak, Himera berreskuratu nahian, kartagotarrak deitu zituen. Hauek uste zuten aukera ezin hobea zela Sizilia konkistatzeko, greziar aliatuak pertsiarren kontrako gerran sartuta zeudelako, beraz, K.a. 480an irlan agertu ziren[7]. Zenbait historialarik[8] uste dute Xerxes eta Kartago harremanetan zeudela Grezia eta horren koloniak erasotzeko, honela koordinaturik, aurrekoen elkarren arteko laguntza ekidingo lukete. Edonola ere, kartagotar armada bat, 300.000 soldadu osatutakoa, Palermon lehorreratu eta gero, Himerako bidea hartu zuen. Haien agintera Hamilkar Magon sufetea zegoen. Gelon, jakitean Teron arriskuan zegoela, Himerarantz abiatu zen 50.000 infante eta 5.000 zaldunekin[9]. Gelonaren kontingente bat etsaien kanpalekuan sartu zen Selinonteko aliatuak zirela adieraziz. Behin barruan, Gelonaren gainerako tropeei seinale bat egin zioten, kanpalekuaren inguruko mendietan ezkutatuta zeudenak, eta Hamilkarren itsasontziak erre zituzten. Ondorengo gudua arrakastatsua izan zen Gelon eta Teronentzat. Han 150.000 kartagotar hil ziren, Hamilkar barne[10]. Historialari klasikoen aburuz, garaipen hau eta Salaminarena egun berean gertatu ziren[11]. Gelonek troparekin banatu zituen kanpaleku punikoan hartutako aberastasunak baita zilarrezko 2.000 talentu ere, kartagotarrek ordaindu zituztenak bake ituna sinatzean. Zati handi bat gorde zuen Sirakusan tenplo erraldoi bat eraikitzeko eta beste kantitate batzuk Greziara bidali zituen santutegi berriak eraikitzeko[12].

Gelon I.a Himerako gudutik garaile etortzean

Hirira itzultzean, sirakusarrak eta armada konbokatu zituen gerraren nondik norakoa eta harrapakinaren banaketa azaltzeko. Esan zien haren jarreran akats bat ikusten bazuten, hil zezaketela eta beraiek Sirakusa gobernatu. Sirakusarrek Gelon goraipatu zuten eta horrek bi urtez jarraitu zuen gobernatzen, sukarrak jota hil arte[13].

Heriotza eta ondorengotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gelon K.a. 478an hil zen Sirakusa zazpi urtez gobernatu ondoren. Hiriko kontrola Hieron anaiak hartu zuen, hamar urtez agintari nagusiena izanik. Honen ostean, sortutako ondorengotza-gatazkak Sirakusako estutuarekin bukatu zuen.

Gelonen leinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Dinomenes Zaharra
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Teron[14]
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Hieron I.a
 
 
 
 
Polizelo
 
 
 
 
Trasibulo
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gelon
 
 
 
Damarete
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
semea
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Hierokles[15]
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Gelonen ekarpenak Sizilia eta Greziako historiari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar munduari Gelonek egin zuen ekarpenik garrantzitsuena izan zen Sirakusa haren hiriburua egitea eta mendebaldeko Greziako hiririk handiena bilakatzea. Izan ere, hiria toki pribilegiatu batean zegoen kokatuta, Ortigia irlan, barnealdeara istmo batekin konektatu zena, K.a. VI. mendean. Hiria ekialdera begira zegoen, Greziara eta berezko portua zuen. Gelonek harresi bat altxatu zuen Akradina barnealdeko gotorlekutik itsasoraino, hiria erasoezina bilakatuz. Gainera, beste hiritako hiritar aberatzak Sirakusara ekartzeak hiria azkar garatu zuen. Antzoki bat eraiki zuen hiritarrentzat eta Atena jainkosari tenplu bat Himerako garaipena ospatzeko. Hiria erromatarren eta bizantziarren aurreko-postu bat izan zen. Gaur egun Sizilia eta Italia osorako duen garrantzi historikoa edozein dudatatik kanpo dago. Bigarren ekarpena izan zen Himerako garaipena kartagotarren gainean, oso garrantzitsua kontuan hartuz noiz eta non gertatu zen. Hala ere, Hamilkarrek Gelon eta Teronen armada irabaziko balu, ez dago duda handirik zein izango zen Siziliako etorkizuna. Metropoli-estatu grekoek ezingo zuten laguntza eman pertsiarren kontrako gerran sartuta zeudelako. Zenbait historialarik uste dute pertsiar eta kartagotar armadak harremanetan egon zirela eta Gelonek Himerako gudua galduz gero, Kartagok eta Pertsiak Greziaren kontrako eraso inguratzailea egingo zuten eta horrek, agian, greziar zibilizazioaren amaiera ekarriko zuen. Gelonek K.a. 480an, Hamilkar garaitzean, Sizilia uztarri punikotik libre utzi zuen 70 urtez. Gelonen menpekoek biziki estimatzen zuten. Errespetu hau nabaritzen zen hiritarren diruarekin egindako hilobian eta estatuan. Nahiz eta Gelonek ankerra izan menperatutako hiriekin, menpekoen artean entzute handiko agintari zen[16]. Heroi moduan ondratu zuten, eta haren oroimena hainbeste errespetatu zen, non Timoleonek (150 urte beranduago) Sirakusako tiranoen brontzezko estatuak kendu zituenean, Gelonenarekin salbuespen bat egin baitzuen[17].

  1. gamoroi edo geomori (lurra ikusi duena edo lurra jaso duena) lurjabe handiak ziren eta lehenengo korintoar kolonoen ondorengoak. Hauek, Tuzididesen arabera, K.a. 733an Sirakusa fundatu zuten. K.a. V. mendera arte, hiria gobernatu zuten kilirioi taldeak kanporatu zuten arte. Gamoroiak Gelonengana (Gelako tiranoa) joan ziren, K.a. 485ean, eta Sirakusako gobernua eskaini zioten. Honek onartu ondoren, Gelako gobernuan Hieron anaia utzi zuen.
  2. baita kilikirioi edo zeliri izenekoak ere, klase popularra zen, jatorrizko sikuloen ondorengoak eta Sirakusan bizi ziren korintoarrek K.a. 733an hiria konkistatu baino lehen. K.a. V. mendean, gamoroiak kanporatu ondoren, hiria gobernatu zuten. Hala ere, K.a. 485ean, gamorioek Gelako Gelon deitu zuten kilirioiak menperatzeko eta Sirakusako tiranoa izateko. Sirakusako tiraniak iraun zuen Erromako Errepublikak hiria konkistatu zuen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Herodoto, Historiak 7.153
  2. Herodoto Historiak VII, 156
  3. Heródoto, Historiak VII. 155 -156
    Tuzidides, Peloponesoko Gerraren Historia VI. 4-5
  4. Heródoto, Historias VII. 157 - 162
    Timeo, Frag. 87, ed. París, 1841.
  5. Herodoto, Historiak VII, 163.
  6. ap. Schol. ad Pind. Pyth. 1.146.
  7. Herodoto, Historiak VII, 165.
  8. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa XI. 1
  9. NIEBUHR: Erromako Historia, 1. lib, 105 orria, (Schmitz-ek argitaratuta). Egileak zifrak aztertzen ditu garai hartako irlaren demografia kontuan hartuz. Goraipatzea greziar historialarien errekurtsoa zen guduaren garrantzia azpimarratzeko baita Salaminako guduaren daten aldiberekotasuna ere.
  10. Herodoto, Historiak 7. 165–166.
  11. Aristoteles, Poetika 4. atala, 1. bertset.
  12. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, XI. 26
    Pausanias, Greziaren azalpena, VI 19.7
    Ateneo, Erudituen Oturuntza, VI. . 231 orr.
  13. Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa XI. 20 Polieno 1.27.1
    Ael. VH 6.11.
  14. Treccani
  15. Berak esanda, Gelonen ondorengoa zen.
  16. Aristoteles, Politika VIII., 2.
  17. Plutarko, Bizitza paraleloak: Timoleón, 23
Aurrekoa
Hipokrates
Gelako tiranoa
K.a. 491-485
Ondorengoa
Hieron I.a
Aurrekoa
Gamoroi oligarkia
Sirakusako tiranoa
K.a. 485-478
Ondorengoa
Hieron I.a

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gelon I.a Sirakusakoa Aldatu lotura Wikidatan