Antzinako Erroman, gens delakoa (latinez, gens, gentis) nomen bereko familia taldeak biltzen dituen instituzio bat da, guztiek, ustez, arbaso komun bat zutela adierazten duena, kultu bera partekatzen zuten eta amankomuneko ohitura batzuk zituzten[1]. Gens zehatz batekoa izateak, gens horretako gainontzeko kideekiko eskubide eta betebehar batzuk zituen: elkarri laguntzea behar zenean, gensaren ondasunen jabe izateko eskubidea, komuneko tokian lurperatua izatea edo gens bereko beste pertsona batekin ezkontzeko debekua.
Erromatar oinordekotza zuzenbidearen jatorria, gens bereko kideen ondasunak, mortis causa ondasun oinordekotza gertatzen denean, gensaren barnean geratu behar direla dioen ideian dagoela nabarmendu behar da. Egungo zuzenbide kontinentalaren legedi gehienek, Erromatar zuzenbidearen eragina jaso dute, printzipio honen ezaugarri bereizgarriak, legitimoen eta oinordekotza intestatuen kalkuluetan erakutsiz. Honela, alargunaren legitima, espainiar zuzenbidean, beti usufruktuan datza, ezingo dena betikotu eta hildakoaren ondasunak, zuzenean honen oinordeko bihurtu ez ziren pertsonentzako ihes ez zuzenik ez du ekarriko.