Georg Henrik von Wright (Helsinki, 1916ko ekainaren 14a - Helsinki, 2003ko ekainaren 16a) finlandiar filosofo eta idazlea izan zen. Cambridgeko Unibertsitatean irakasle jardun zuen.
Suedierazko hiztuna zen arren finlandiar eta eskoziar jatorriak zituen[1].
Wrightek ingelesez, finlandieraz, alemanieraz eta suedieraz argitaratu zituen lanak. Bere idatziak bi esparru zabaletan bana daitezke; alde batetik filosofia analitikoa eta logika filosofikoa (liburu ezagunean An Essay in Modal Logic and Deontic Logic, 1951), eta bestetik korronte pesimistadun moralaren ingurukoak (artikulu ezagunena The Myth of Progress).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Henrik von Wright ![]() |