Georg Joseph Kamel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brno, 1661eko apirilaren 21a |
Herrialdea | Margraviate of Moravia |
Heriotza | Manila, 1706ko maiatzaren 2a (45 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, ornitologoa, misiolaria, zoologoa, farmazialaria, naturalista, medikua eta entomologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Georg Joseph Kamel (Brno, 1661eko Apirilaren 21a - Manila, 1706ko maiatzaren 2a) austriar botikaria eta botanikoa izan zen. Farmazia ikasketak egin zituen eta Jesusen Lagundian sartu zen. 1678an Filipina uharteetara joan zen; han farmazia bat sortu zuen Manilako Jesuiten Ikastetxean. Uharteetako landareak aztertu zituen, Luzongoak batez ere, eta bere azterketen emaitzak Ray ingeles botanikoari eman zizkion aditzera; hark bere Historia plantarum-en argitaratu zituen. Kamelen aurkikuntza garrantzitsuena "San Ignazioren baba" izan zen, estriknina kopuru txikiak dituen tasun terapeutikoko landarea. Japoniako arrosa Europara ekartzea berak aholkatu zuen, eta Kamelen ohorez kamelia izena eman zioten.
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |