George Johnston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Melbourne, 1912ko uztailaren 20a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sydney, 1970eko uztailaren 22a (58 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charmian Clift (1947 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Australiako ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, eleberrigilea eta gerra-berriemailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
George Henry Johnston (Melbourne, 1912ko uztailaren 20a - Sydney, 1970eko uztailaren 22a) australiar kazetari, gerra berriemaile eta idazlea izan zen.
Litografia ikasi ondoren, Melbourneko Argus egunkarirako lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerrako kronikekin nolabaiteko ospea lortu zuen eta Londresera bidali zuten berriemaile gisa. 1954an kazetaritza utzi eta Greziako Hidra uhartera joan zen idaztera. Han, Axel Jensen eta Göram Tunström eskandinaviar eleberrigileak eta Leonard Cohen barne hartzen zituen nazioarteko artisten zirkuluko kide izan zen. Uhartean tuberkulosia hartu eta Sydneyra itzuli zen 1964an. Bere lanik ezagunena eleberri erdiautobiografikoen trilogia da (My Brother Jack, Clean Straw for Nothing eta A Cartload of Clay).
![]() |
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |