Germaine Berton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Germaine Jeanne Yvonne Berton |
Jaiotza | Puteaux, 1902ko ekainaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 15. barrutia, 1942ko uztailaren 4a (40 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | langilea, sindikalista eta anarkista |
Kidetza | Union des anarchistes (en) |
Mugimendua | individualist anarchism (en) |
Germaine Berton (Puteaux, 1902ko ekainaren 7a - Paris, 1942ko uztailaren 5a) frantziar metalgintzako langile, sindikalista eta anarkista izan zen. 1923ko urtarrilaren 22an, Marius Plateau Frantziako Action Française Ligako eta horren adar militarreko zuzendaria hiltzeagatik da ezaguna. Leon Daudet hil nahi zuen, Action Française-eko figura politiko nagusietako bat, baina ez zuen aurkitu. Jean Jaurès eta Miguel Almereyda mendekatu nahi zituela eta Ruhren okupazioaren aurka protesta egin nahi izan zuela adierazi zion poliziari[1].
1923ko abenduaren 24an, bere abokatu Henry Torresek absolbitzea lortu zuen.