Gernu-analisi

Leukozitoak gernu-lagin batean, mikroskopioan ikusita

Gernu-analisia edo uroanalisia gernuaren azterketan dautzan proben multzoari deritzo, medikuntzan sarritan erabiltzen dena gaixotasun batzuen diagnostikoa egiteko. Azterketa horrek gernuaren ezaugarri fisikoak (kolorea, usaina, dentsitatea...), kimikoak (pH,glukosa, urea, azido urikoa, proteinak...) eta mikroskopikoak (zelulak, mikrobioak...) kontuan hartzen ditu.

Gernu-analisiak patologia batzuk agerian jartzen ditu, gernuan egon behar ez diren substantzia batzuk daudelako, edo haien ohiko kontzentrazioetan baino kontzentrazio handiagoetan beste gai batzuk daudelako.

Ohikoa ez izan arren, gernu-analisi batean urokultibo bat ere egin daiteke, gernuan dauden bakterio patogeno batzuk bilatzeko.


Azterketa fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernuaren koloreak eta gardentasunak zantzu batzuk ematen ditu.

Kolorea iluna bada, esaterako, behazun-pigmentuak egon daitezke, edo bilirrubina kontzentrazio handietan (gibeleko patologiak). Gorri koloreak, aldiz, hematuria (odola gernuan) adierazi ohi du. Esne kolorea denean, batez ere usain txarrarekin batera, gernu-infekzioa egon ohi da (kolore zuria zorneak eragiten du).

Gernu normala nahiko gardena da. Gernu uherrak infekzioaren zantzuak ematen ditu.


Azterketa kimikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • gorputz zetonikoak: ez daude pertsona osasuntsu baten gernuan. Beren agerpena diabetesen zantzua izan daiteke.
  • bilirrubina: gernu normalak ez du. Gibeleko eta behazun bideen hainbat patologitan agertzen da.

Azterketa mikroskopikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurruneko zelula epitelialak eta odoleko zelulak (leukozitoak, eritrozitoak...) bilatzen dira azterketa honekin, hainbat gaixotasun antzemateko.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]