Gerriko berdea, baita ere Eraztun berdea, hirigintzan hirien inguruan basa edota nekazari lurrak gordetzeko eta babesteko lurren sailkapena da. Oinarrizko ideia hirigunea begetazioaz inguratzea da, horrela hiritarren bizi balditzak eta basa-bizitza hobetzeko eta zaintzeko. Gerrikoan dauden lurrak haien artean konektatuta egon behar dira, hesi-efektua ekiditzeko.
Gerriko berdearekin lotura baldin badu ere, bide berdeek ez dute hiria inguratzen baizik eta gurutzatu. Bide berdeek ere sarritan herri desberdinak lotzen dituzte.
Gerriko berdeek beste helburuen artean hauek bilatzen dituzte: