Get the Gringo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Get the Gringo |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, crime thriller film (en) , krimenezko filma, prison film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko eta San Diego |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Adrian Grünberg (en) |
Gidoigilea(k) | Mel Gibson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mel Gibson Bruce Davey |
Konpainia ekoizlea | Icon Productions (en) |
Edizioa | Steven Rosenblum |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonio Pinto |
Argazki-zuzendaria | Benoît Debie (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Get the Gringo (euskaraz Atzeman Gringoa) 2012ko Adrian Grunberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko thriller film bat da. Mel Gibson, Kevin Hernandez, Dolores Heredia eta Daniel Giménez Cacho aktoreek antzeztu zuten.
Driver (Mel Gibson) egun txar bat izan duen tipo gogor bat da. Erretiroa eta opor ahaztezinak emango zizkion milioi baten jabe egin zen. AEBetako eta Mexikoren arteko mugan polizia atzetik zuela eta autoaren atzean gorpu bat zeramala ihes egiten saiatuko da, baina autoa irauli eta mugako hormaren aurka talka egingo du, zilipurdika Mexiko aldean geldituz. Mexikar poliziak atxilotu eta erdipurdiko espetxe batean preso sartuko dute, El Pueblito delako espetxe-herria. Bertan mexikar presoen artean dagoen gringo edo atzerritarra izanik bizirauten nahiko lan izango du, horretarako norbaiten laguntza beharko du: 10 urteko mutikoa (Kevin Hernandez).