Giacomo Antonio Perti | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1696 -
1690 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bolonia, 1661eko ekainaren 6a | ||||
Heriotza | Bolonia, 1756ko apirilaren 10a (94 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Irakaslea(k) | Petronio Franceschini (en) ![]() Giuseppe Corsi (en) ![]() Lorenzo Perti (en) ![]() | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | opera composer (en) ![]() | ||||
Influentziak | Luigi Rossi | ||||
Mugimendua | musika barrokoa | ||||
Genero artistikoa | opera | ||||
Musika instrumentua | biolina | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Giacomo Antonio Perti (Crevalcore, 1661eko ekainaren 6a – Bolonia, 1756ko apirilaren 10a) barroko garaiko musikagile italiarra izan zen. Bere lan nagusia Bolonia hirian egin zuen zeren eta 60 urtez bertako kapera-maisua izan baitzen. Giuseppe Torelli eta Giovanni Battista Martini haren ikasleak izan ziren.[1][2]
10 urte bete baino lehen Crevalcoretik Boloniara joan zen bere osaba Lorenzo Pertirekin musika ikastera; osaba hiri honetako San Prieto katedraleko kapera maisua zen. Bere lehen lanetako bat 8 ahotseko meza bat izan zen, 1678an San Tomaso al Mercato elizan interpretatu zena. 1681ean Accademica Filharmonican onartu zuten konpositore gisa eta hilabete batzuk geroago Parmara joan zen hilabete batzuetan Giuseppe Corsiren zuzendaritzapean kontrapuntua ikastera. 1682 eta 1690 artean Bolonian bizi izan zen nagusiki, non musika sakroko eta operetako lan ugari konposatu zituen, Veneziara eta Florentziara hainbat alditan bidaiatuz operak ekoiztera. 1690ean bere osaba Lorenzo ordezkatu zuen kapera maisu gisa San Pietron (Bolonia) eta urte batzuk geroago kapera-maisu izendatu zuten San Petronio basilikan.
Bere musika sakratu eta operengatik da ezaguna. 120 salmo, 54 motete, 28 meza, oratorioak, magnificatak eta kantatak konposatu zituen.