Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Cygnus |
Igoera zuzena | 20h 46m 12.68236s |
Deklinazioa | +33° 58′ 12.9250″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 2.480 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | K0 III |
U−B kolore indizea | +0.860 |
B−V kolore indizea | +1.030 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | –12.41 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 355.66 mas/u Dec.: 330.60 mas/u |
Paralajea (π) | 44.86 ± 0.12 mas |
Distantzia | 72,7 ± 0,2 au (22,29 ± 0,06 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | +0.78 ± 0.03 |
Zehaztasunak | |
Masa | ~2 M☉ |
Erradioa | 10.82 ± 0.14 R☉ |
Argitasuna | 62 ± 3 L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 2.8 |
Tenperatura | 4,710 K |
Metaltasuna [Fe/H] | –0.27 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 3.0 ± 1.0 km/s |
Adina | ~1.5 Gu |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Giennah (ε Cygni / 53 Cygni / HD 197989) Cygnus konstelazioko hirugarren izarrik dizdiratsuena da, Deneb (α Cygni) eta Sadren (γ Cygni) ondoren, +2,48ko itxurazko magnitudearekin. Deneb, Sadr eta Giennahren artean dago "Iparraldeko ikatz zakua" edo Ikatz Zaku Nebulosa izeneko nebulosa iluna.
Giennah edo Gienah arabierazko جناح (Al Janāḥ) hitzetik dator eta hegoa esan nahi du. Gienah Cygni bezala ere ezagutzen da, Gienah Corvigandik (γ Corvi) ezberdintzeko.
Lur planetatik 72 argi-urteko distantziara, Giennah bi izar oso ezberdinek osatzen duten sistema bitar bat da. Izar nagusia, Giennah A, K0III espektro motako erraldoi laranja bat da, Poluxen oso antzekoa, 4725 kelvingo azaleko tenperaturarekin. Bere diametroa gure eguzkiarena baino 12 aldiz handiagoa da, eta gure eguzkia baino 61 aldiz argitsuagoa da. Jada hiltzen ari den arren eta ziur asko bere barne nukleoan helioaren fusioa gertatzen den arren, bere adina 1500 milioi urtetan estimatzen da.
Aldiz, Giennah B nano gorri bat da, M3V motakoa, askoz distira txikiagokoa (+13,40 magnitudekoa) eta, orbita mugimendurik nabaritu ez den arren, biak erritmo berean mugitzen dira espazioan zehar. Bisualki 78 arkusegunduzko bananduak, bien arteko benetako distantzia 1700 unitate astronomikokoa da gutxienez, gutxienez 50.000 urteko orbita periodoarekin.