Gijsbert van Tienhoven (De Werken, 1841eko otsailaren 12a - Bentveld, 1914ko urriaren 10) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetakolehen ministroa izan zen 1891tik 1894ra.
Ibilbide politikoa udal mailan hasi zuen eta Amsterdamgo alkate izan zen 1880tik 1891ra. Urtebetez Ordezkarien Ganberako kide izan zen eta hamaika urtez senatari.
1891n lehen ministro izendatu zuten eta kargua Kanpo Arazoetako ministroarekin konbinatu zuen. Honako lan hauek proposatu ziren: sufragio-eskubidea eta zergak erreformatzea, lantegietako segurtasuna eta lan-aukerak hobetzea eta langileentzako gizarte-aseguruak sartzea. 1894an dimititu zuen, Ordezkarien Ganberak gizonezkoen sufragio unibertsalari uko egin ondoren.