Gilded Age (euskaraz: «Urrezko Aroa»), Estatu Batuetako historian, Gerra Zibila eta Berreraikuntzaren ondorengo aldia da- 1870eko hamarkada eta 1891 artekoa- non herrialdeak aurrekaririk gabeko hedapen ekonomiko, industrial eta demografikoa ezagutu zuen, batez ere iparraldean eta mendebaldean, baina baita gatazka sozial handia eta desberdintasun ekonomiko eta sozial handiak ere.
1920ko eta 1930eko hamarkadetan "Gilded Age" terminoa zabaldu zen, batez ere, Mark Twain idazlearen (Charles Dudley Warnerrekin batera) The Gilded Age: a Tale of Today (euskaraz: «Urrezko Aroa: gaurko Historia bat») lanagatik. Gilded Ageren lehen zatiak britainiar Viktoriar Aroaaren eta frantziar Belle Époqueren hasiererekin bat egin zuen. Bere hasiera, Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan, Berreraikuntzaren Aroarekin bat dator (1877an amaitu zena).[1] Horren ondoren, 1890eko hamarkadan, Aro Aurrerakoia etorri zen.
Gilded Age Berreraikuntzaren amaierarekin gainjarri zen eta 1873ko Izua hartu zuen bere barnean. Garai hartan trenbidea izugarri azkar hazi zen, fabrika txikiak, bankuak, biltegiak, meategiak eta familiako beste negozio batzuk, Mendebaldeko lur oso emankorren hedapen izugarriarekin batera. Era berean, Europar eta asiar etorkinek herrialdeko aniztasun etnikoa asko handitu zuten. Hauek, nabigazio- eta trenbide-konpainien sustapenek erakarrita, lana eta lur aberatsak aurkitzeko aukera nabarmentzen zuten.
Estatu Batuetako soldatak, batez ere langile kualifikatuenak, Europan baino askoz handiagoak ziren, eta horrek milioika etorkin erakarri zituen. Industrializazioaren gorakadak enpresen mozkinak eta soldata errealak handitzea eragin zuen, 1880tik 1890era %48 hazi baitziren, eta horrek ez zuen eragotzi pobrezia-garaia izatea lanik lortzen ez zutenentzat eta Europako etorkinentzat. 1873ko Depresio Handia, estatu mailako bi depresio handi eta bi banku-izu (1873koa eta 1893koa) gertatu ziren.
Hegoaldeko Estatu Batuak ekonomikoki suntsituta mantendu zen; bere ekonomia kotoiaren eta tabakoaren ekoizpenari gero eta lotuago egotera iritsi zen, hauen prezioak jaitsi egin zirelarik. Hegoaldeko afroestatubatuarrei botere politikoa eta boto-eskubideak kendu zizkieten.
Panorama politikoa nabarmena izan zen; izan ere, ustelkeria maila bat gorabehera, hauteskundeetako parte-hartzea oso handia izan zen, eta hauteskunde nazionaletan bi alderdi oso parekatuak izan ziren. Gai nagusiak kulturalak (batez ere lege lehorrarekin, hezkuntzarekin eta etnia- edo arraza-taldeekin lotutakoak) eta ekonomikoak (muga-zergak eta diru-hornidura) ziren. Hirien hazkunde azkarrari esker, aparatu politikoek gero eta gehiago kontrolatu zuten hiri-politika. Negozioetan, nazio mailako trust boteretsuak sortu ziren industria batzuetan. Sindikatuek lanaldia murriztearen, zortzi orduko lanaldien eta haurren lana indargabetzearen alde borroka egin zuten; klase ertaineko erreformistek administrazio publikoaren erreforma, likorea eta garagardoa debekatzea eta emakumeen sufragioa eskatu zituzten. Iparraldean eta mendebaldean tokiko gobernuek eskola publikoak eraiki zituzten, batez ere lehen mailakoak; bigarren mailako eskola publikoak sortzen hasi ziren. Tokiko filantropoen laguntzarekin eskola pribatuak sortu zituzten. Konfesio erlijioso ugariak hazi egin ziren kide kopuruan eta aberastasunean, katolizismoa handiena bihurtuz. Horiek guztiek mundu osora zabaldu zuten misiolarien jarduera. Katolikoek, luteranoek eta episkopaliarrek eskola erlijiosoak sortu zituzten eta komunitate handienek unibertsitate, ospitale eta karitate lan ugari sortu zituzten. Gizarteak aurre egin beharreko arazo asko, batez ere pobrezia, erreformatzeko saiakerak eragin zituen hurrengo Aro Aurrerakoian.[2]