Ginkaku-ji | |
---|---|
銀閣寺 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Sakyō-ku |
Kokapen fisikoa | Mount Nyoigatake (en) |
Koordenatuak | 35°01′36″N 135°47′54″E / 35.026666666667°N 135.79833333333°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1465 |
Erlijioa | Shōkoku-ji school (en) |
Izena | Shakyamuni Tathāgata (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 5,7 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 688-014 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Ginkaku-ji (japonieraz: 銀閣寺 , euskaraz: «Zilarrezko Pabiloiaren Tenplua») , Japoniako Kyoto hirian dagoen tenplu budista bat da. Bere izen ofiziala Jishō-ji (japonieraz: 慈照寺 , euskaraz: «Erruki dizdiratsuaren tenplua») da. 1474an eraikiarazi zuen Ashikaga Yoshimasa shogunak, bere aitona Ashikaga Yoshimitsuk eraikiarazi zuen Kinkaku-ji edo "Urrezko pabilioia"ren antzeko eraikin bat eraiki nahi zuena, baina, zoritxarrez, ezin izan zuen eraikina zilarrez estali, pentsatu zuen bezala. Tenplua, gaur egun, Rinzai Zenaren Shokoku-ji adarraren zati da.
Kannon gela da tenpluko egitura nagusia, Ginkaku edo Zilarrezko pabilioia bezala ezagutzen dena. Eraikinaz gain, tenpluak, goroldioz estalitako lorategiak eta lorategi japoniar bat ditu.
Kinkaku-ji bezala, Ginkaku-jia, jatorrian, shogunarentzako erretiro eta atsedenaldi leku bezala eraiki zen. 1485ean, Yoshimasa, monje budista Zen bihurtu zen, eta, bera hil ondoren, eraikina, tenplu budista bihurtu zen, Jishō-ji bezala berrizendatua.
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.