Giorgio Morandi (Bolonia, 1890eko uztailaren 20a - ibidem, 1964ko ekainaren 18a) italiar margolaria izan zen.
Boloniako Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. Cézanne, André Derain eta Picassoren eragina jaso zuen. 1910ean Florentziara egindako bidaia batean Giotto, Masaccio, Piero della Francesca eta Paolo Uccelloren lanek txunditu zuten. Aro labur bat izan zuen futurista estiloan 1914an. 1918tik 1922ra margolaritza metafisikoaren etapa bat izan zuen.
Izadi hilak margotzen espezializatu zen. Tonu sotilekin objektu sinpleak deskribatzen zituen: pitxerrak, botilak, katiluak, loreak eta paisaiak.
Bere hilobian Giacomo Manzùk egindako busto bat dago.