Giovanna Trillini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jesi, 1970eko maiatzaren 17a (54 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskrimalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 62 kilogramo |
Altuera | 164 zentimetro |
Jasotako sariak | |
giovannatrillini.it | |
Giovanna Trillini (Jesi, Anconako probintzia, Italia, 1970eko maiatzaren 17a) florete modalitateko italiar eskrimalari bat da. Olinpiar Jokoetan zortzi domina lortu ditu.
22 urte zituela Bartzelonan ospatu ziren 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non taldekako zein banakako florete proban urrezko domina bana lortu zuen. Taldekako proban bere taldekideak Francesca Bortolozzi, Dorina Vaccaroni, Margherita Zalaffi eta Diana Bianchedi izan ziren. Atlantan ospatu ziren 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina errepikatu zuen taldekako proban Francesca Bortolozzi eta Valentina Vezzalirekin taldea osatuz, banakako proban brontzezko domina lortu zuen bitartean. Sydneyn ospatu ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetan hirugarren aldiz jarraian irabazi zuen urrezko domina taldekako proban, Diana Bianchedi, Valentina Vezzali eta Annamaria Giacomettirekin taldea osatuz, banakako proban, berriz ere, brontzezko domina irabazi zuen bitartean. Atenasen ospatu ziren 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen banakako florete proban (edizio honetan ez zen taldekako florete probarik egon), finala bere herkide Valentina Vezzaliren aurka galdu ondoren. Pekinen ospatu ziren 2008ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren bere azkeneko Olinpiar Jokoak, eta bertan brontzezko domina lortu zuen taldekako florete proban Ilaria Salvatori, Margherita Granbassi eta Valentina Vezzalirekin taldea osatuz.
Bere kirol karreran zehar hemeretzi domina irabazi ditu Munduko Eskrima Txapelketan, horietatik bederatzi urrezkoak. Europako Eskrima Txapelketan, berriz, sei irabazi ditu, horietatik bi urrezkoak.
Aurrekoa Anja Fichtel |
Banakako floreteko olinpiar txapelduna 1992 |
Ondorengoa Laura Cârlescu Badea |
Aurrekoa Anja Fichtel |
Banakako floreteko munduko txapelduna 1991 |
Ondorengoa Francesca Bortolozzi |
Aurrekoa Laura Cârlescu Badea |
Banakako floreteko munduko txapelduna 1997 |
Ondorengoa Sabine Bau |
Aurrekoa Margherita Zalaffi |
Banakako floreteko Mediterraneoko Jokoetako txapelduna 1997 |
Ondorengoa Cristina Cascioli |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanna Trillini |