Giovanni Battista Viotti | |||||
---|---|---|---|---|---|
1819 - 1823
1813 - 1817 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Battista Viotti | ||||
Jaiotza | Fontanetto Po, 1755eko maiatzaren 12a | ||||
Herrialdea | Sardiniako Erresuma | ||||
Heriotza | Londres, 1824ko martxoaren 3a (68 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Irakaslea(k) | Gaetano Pugnani (mul) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | musikagilea, biolin-jotzailea, music interpreter (en) eta musika-irakaslea | ||||
Genero artistikoa | musika klasikoa | ||||
Musika instrumentua | biolina Viotti Stradivarius (en) | ||||
Giovanni Battista Viotti (Fontanetto Po, 1755eko maiatzaren 12a - Londres, 1824ko martxoaren 3a) italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea izan zen. XVIII. mendearen bukaerako Europako biolin-jotzaile onenetako bat izan zen. G. Pugnaniren ikasle izan zen Turinen, eta errege-kaperako kide. Geroago, Alemanian, Errusian, Polonian eta Frantzian eman zituen kontzertualdiak. 1784-1789. urteetan Maria Antonietaren gorteko musikari izan zen Parisen. 1792-1798. urteetan Londresen bizi izan zen, eta denboraldi batean Errege Antzokiko zuzendari egin zuten. 1819-1822. urteetan Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. Lan aipagarriak ditu: 29 biolin-kontzertu, 10 kontzertu pianorako; harizko tresnetarako 21 kuarteto; 18 biolin-sonata eta beste zenbait lan.