Giraffa tippelskirchi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Giraffidae |
Generoa | Giraffa |
Espeziea | Giraffa tippelskirchi Matschie, 1898
|
Banaketa mapa | |
Giraffa tippelskirchi , Masai jirafa edo Kilimanjaroko jirafa espezie guztietatik handiena da. Jirafa hau erraz bereiz daiteke bere tamaina ikaragarriagatik eta baita bere orban horzdunengatik ere. Lehenago, Giraffa camelopardalis barruan sailkatzen zen, azpiespezie gisa, baina 2016an espezie mailara igo zen[1][2].
Antzinean, jirafa hau Afrika osoan zehar barreiatuta zegoen, gaur egun berriz, bere habitataren suntsipenaren ondorioz, Kenya eta Tanzanian soilik bizi da.
Emeak lau urtekin erditzeko adina lortzen dute eta prozesu hori zutik egiten dute (beraz, jaio berri den kumea garaiera garrantzitsu batetik jausten da). Jira azpiespezie honetako kumeen 50-75% lehoien eta hienen ehizapean hilik suertatzen dira. Jirafa amak, kumea jada hilik egon arren, kumea babesten jarraitzen du harrapariei ostikadak emanez. Jakin beharra dago, jirafa mota honen ostidada batek lehoi arra hiltzeko indar heina duela, garezura eta bizkarrezurra puskatzeko indar heina.
Jirafa hau, azpiespezie guztietan handiena eta pisutsuena da.
Jirafa honen lepoa 7 ornoz osatuta dago. Animalia hauek ez daukate ilerik buruan, baina bi sexuek 2-5 adar bitartean izan ditzakete buruaren aurrealdean, adar horiek guztiak larruaz estalita daudelarik.
Ar menderatzaileen larruaren orbanak beste menpeko arrena baino ilunagoak izan ohi dira. Ar helduak 5,5 metroko garaiera hartzen dute - aztertutako alerik garaiena 5,87 m garai zen eta 2.000 kilo pisatzen zituen-, azpiespezie honetako ar arrunten pisurik ohikoena 1.300 kilo ingurukoa da, sarritan 1.600 kilotara iristen direlarik ar menderatzaileak. Hankak 2 metro luze ingurukoak dira eta bihotzak 12 kilo pisatzen ditu.