Giulio Einaudi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dogliani, 1912ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1912ko urtarrilaren 2a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1999ko apirilaren 5a) |
Heriotza | Magliano Sabina, 1999ko apirilaren 5a (87 urte) |
Familia | |
Aita | Luigi Einaudi |
Ama | Ida Pellegrini |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Liceo Classico Massimo D'Azeglio (en) Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | editorea, argitaratzailea, enpresaburua eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
Giulio Einaudi (1912ko urtarrilaren 2a - 1999ko apirilaren 5a) italiar liburu-argitaratzaile bat izan zen. Berak 1933an sortutako izen bereko konpainia bihurtu zen “europar literatura, pentsamendu intelektual eta teoria politiko bikainaren iturburu”, [1] eta garai batean jo zen Italiako argitaletxerik itzal handikoentzat. [2] Halaber, liburuak idatzi zituen literaturaz, historiaz, filosofiaz eta zientziaz.
Giulio Einaudi Dogliani herrian jaio zen, Cuneo probintzian, Luigi Einaudiren semea, berau Italiako Errepublikako bigarren presidentea, [3] eta haren emaztea Idarena.
Massimo d’Azeglio Lizeo Klasikoan ikasi zuen, [4] eta Augusto Monti antifaxistaren ikasle izan zen.
1933ko azaroaren 15ean Giulio Einaudi Editore argitaletxea sortu zuen, Via Arcivescovado kalean kokatua, 7. zenbakiko hirugarren solairuan (Antonio Gramsciren L'Ordine Nuovo aterpetu zuen eraikin bera). Luigi Einaudik argitaletxea sortzeko dirua jarri zuen, Giulio Einaudik, Maximo Milak, Norberto Bobbiok eta Franco Venturik jarri zituzten ideiak eta lana. Komunistak ziren denak, eta bat zetozen esatean Antonio Gramscik kartzelan idatzitako testuak, kulturari eta politikari buruzkoak, izan zituztela akuilu argitaletxearen abenturan sartzeko. [5]
1994an Mondadori etxeak erosi zuen Einaudi, Silvio Berlusconi Italiako presidente ohiak kontrolatutako argitaletxe-talde bat. Hirurogeita lau urtez argitalpengintzan lan eginda, 1997ko irailaren 4an erretiratu egin zen. Erroman hil zen, 87 urte zituela.
Ludovico Einaudi piano-jotzaile eta musikagile ospetsua haren semea da.