Gizarte-ekonomia edo ekonomia soziala, ekonomiako sektore bat da non sektore pribatu eta sektore publikoaren artean egongo litzatekeen. Hirugarren sektore gisa ere ezagutzen da eta, honako hauek ditugu: kooperatibak, elkarlaneko enpresak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, sozietate lan-sozietateak eta mikro ekintzaile erakundeak. Esan beharra dago gizarte-ekonomia ez dela merkatuko gizarte-ekonomia terminoarekin nahasi behar. Hau Alemania Federalean aplikatu zen gerraostean. Gizarte-ekonomia logika mikro bat da, merkatuko gizarte-ekonomia prozesu politiketan oinarritzen da.
Gizarte Ekonomia eta Soziala ekonomia egiteko modutzat definitzen da, antolaketa eta kooperazio batekin produkzioa, banaketa, eta ondasun eta zerbitzuen kontsumoa aurrera eramaten dira.
Gizartearen benetako zati hau ekonomia publiko eta kapitalistaren artean kokatzen dena” eta hauen bigarren aukera izateko potentziala eduki eta gizarte-ekonomia deitzen dena, beste termino batzuei izena eman die, hala nola, hirugarren sektorea, hirugarren sektore solidarioa, borondatezko sektorea, irabazi asmorik gabeko sektorea, sektore solidarioa, ekonomia solidarioa, iniziatiba soziala eta abar, antzeko errelitatea islatzen dituztenak. Alor honetan eman diren hitz kopuruen hazkundea ikusita, errealitatean baieztatu dezakegu errealitate honen ikuskerek ekonomia anizkoitz baten alde borrokatzen dutela. Hauek merkatu barnean nahiz kanpoan jokatzen dute, garapen sozial eta ekonomiko kolektibo ez baztertzaile bat aurrera eramateko asmoarekin jardunez.
Esan beharra dago gizarte-ekonomia lokuzioak beti ez duela eduki kontzeptual modura ekonomia publiko eta ekonomia pribatu kapitalista artean kokatzen den errealitate sozial eta ekonomikoa izan behar. XIX.vmende hasieran, León Walras, Ramon de la Sagra, Friedrich von Wieser eta Gunnar Mydral autoreek beste ikusmolde batzuk eman zizkieten esamolde honi.
Autore batzuen arabera, gizarte-ekonomia kontzeptuak baterako etika sozial batengatik bereizita dauden erakunde mikroekonomikoen multzoa definitzen du. Honako kontzeptu hau positiboa izanik, barne-erakundeetan oinarritzeaz gain, handik haratago joan eta hondakinen sektorean oinarritzen den sektorea izango litzateke, ekonomia publiko nahiz pribatu kapitalistan oinarritzen ez diren erakundeen bidez barneratzen direlarik.
Ekonomia zirkularra (ingelesez Circular economy, CE) materialen sarrera nahiz erabili gabeko hondakinak murriztea helburu duen estrategia da, baliabideen fluxu ekonomiko eta ekologikoak itxiz. Baliabideen fluxu fisikoen analisia ekologia industrialaren pentsakera eskolatik dator, honetan materialen fluxu bi motakoa da, elikagai biologikoak, biosferan erasorik gabe birsortzeko diseinatuak, eta elikagai teknikoak, ekoizpen sisteman kalitate handiz zirkulatzeko diseinatuak, baina ez dira biosferara itzultzen.
Ekonomia Zirkularra terminoa indarrez sartu da ingurumen eta jasangarritasun arloko desafioen artean, egungo kontsumo eredu linealari (“hartu, erabili eta bota”) alternatiba planteatzen dion eredu ekonomikoa delako. Ekonomia zirkularrak aldarrikatzen dituen paradigmen artean, produktu, zerbitzu, material eta baliabideen bizi zikloa ixtea dago; ahalik eta denbora gehien mantentzea horiek denak ekonomian eta ahalik eta gehien murriztea hondakinak.
Baliabideen efizientzia maximizatzean oinarritzen den eredu ekonomiko bat da, halako moldez non hazkunde ekonomikoa ez baita egongo lotuta baliabideen kontsumoa handitzeari. Gaur egun, ekoizpenak aurre egin behar die, besteak beste, baliabide eskasiari, lehengaien prezioen gorabeherei eta giza jarduerak sortutako kutsadurari. Ekonomia zirkularrak irtenbide bat eman nahi die arazo horiei denei, ziklo naturaletan oinarritutako ikuspegi batetik, gizarte aktore guztien partaidetzaren bidez: enpresak edo erakundeak, kontsumitzaileak eta legegileak.
Guztien ongizateko ekonomia (Gemeinwohl-Ökonomie jatorrizkoa alemanieraz) enpresei irekitako proiektu ekonomiko bat da, Christian Felber ekonomialari austriarrak sustatutakoa. Benetako ekonomia iraunkorra eta finantza-merkatuekiko alternatiboa ezarri eta garatu nahi duen metodoa da, non enpresek nahitaez parte hartu behar duten. Eredu teorikoaren ezarpena 2010eko urrian hasi zen.
Kooperatibismoa, kooperatibagintza edo mugimendu kooperatiboa pertsonen arteko lankidetza sustatzen duen doktrina eta praktika soziopolitikoa da, euren beharrak asetzea helburua duena, kooperatiba izeneko erakundeen bitartez.
Mikrokreditua mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. Abal beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira.
Negozio inklusiboa edo negozio barneratzailea jarduera ekonomiko bat da. Jarduera honek aukera ematen du pobrezia eta pertsona pobreek balio-kateetan parte hartzeko, hau da, merkatuaren zati batean parte hartu ahal izateko, hori da bere helburua. Esan daiteke negozio inklusiboa enpresa-eredu berritzaile bat dela, kontsumo-sozietatetik kanpo dagoen populazioa merkatu ekonomian sartzeko sortua.
Negozio inklusiboa ez da filantropia bat. Kontua enpresa-eredu sostengagarriak bilatzea da, "besteei lagunduz aurrera egitea" ahalbidetzen dutenak, betiere enpresaren negozio zentralak inpaktu sozial eta ingurumen-inpaktu positiboa sortzen. Negozio-eskema berri hori ekonomia-fakultateek eta pentsamendu-zentro neoliberalek garatu dute. Haien esanetan, merkatu-mekanismo honek sarrera txikiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du. Honekin, ezaugarri nagusi hauek bereizten dira: enpresa transnazionalei errentagarritasun handia ematen diete, merkatu-zoko berrietara heltzeko aukera ematen dietelako, gizarte erantzukizun korporatiboaren alde konpainia handientzako etekin ukigarri bihurtzeko bidea dira eta kontsumo-sozietatea eta merkatu globala sektorerik ahulenetan sartzeko balio dute.
Boluntariotza beharrik gabe egiten den jarduera bat da, pertsona, talde edo kausa baten alde. Hau da, komunitate edo ingurumen baten alde dohainik, norberaren erabakiz eta askatasunez lan egiten duten pertsonen lana da. Boluntariotza deritzo pertsona horien multzoari ere, hau da, boluntarioei. Definizioz, boluntarioek ez dute beren lanagatik kobratzen.
Espainiako Boluntariotzaren Plataformak boluntariotzaren definizio hau adostu du bere erakunde eta plataformekin: borondatezko ekintza antolatua irabazi-asmorik gabeko erakunde baten barruan garatzen den ekintza da, pertsona fisikoek garatzen dutena, modu altruistan eta solidarioan, pertsonekin eta errealitate sozialarekin esku hartzen dutenak, bizi-kalitate hobea lortzeko eta kohesio eta justizia sozial handiagoa lortzeko eskubide edo aukera urraketen, gabezien edo aukeren aurrean, herritartasun aktibo antolatuaren adierazpen gisa.
Hainbat motibazio daude pertsona horiek beren denboraren zati bat soldatarik gabe lan egitera bideratzen dutenak. Era berean, boluntario izateko modu desberdinak daude: oinarrizko sailkapen batek borondatezko boluntario formala (irabazi-asmorik gabeko erakundeen barruan egindakoa) bereizten du (boluntarioak bakarka jarduten dute edo erregistratu gabeko taldeetan). Oinarrizko beste sailkapen batek bereiziko lituzke boluntarioak, non lanak ingurumena hobetzen duen (oro har, edo haren zati bat: animaliak, landareak, etab.).
Gobernuz kanpoko erakundea erakunde pribatu bat da non bere arau eratzaileen arabera, nahiz eta onurak edo irabaziak izan, hauek ezin dituzten erakundea kontrolatzen duten pertsonen artean banatu, eta honenbestez beraien helburuak lortu ahal izateko ondo kudeatuak egon behar dute irabazi hauek GKE hauekin zer ikusirik ez duten pertsonen artean banatuaz hain zuzen ere.
Kontuan izan behar dugu, "gobernuz kanpoko" terminoak, argi esaten duen moduan, gobernuan ez dauden erakunde guztiak estaliko lituzkeela, Kontzeptu hau erabiltzen da, gobernutik kanpo dauden erakundeez gain, irabazirik lortzeko helbururik ez duten erakundeekin. Hori honela, enpresa bat (gobernuen independentea da) ez litzateke kontzeptu horren barruan sartuko, irabaziak lortzeko asmoarekin sortutako erakundea baita.
Gizarte-ekonomiaren definizio bat burutzea nahiko zaila izan eta hau osatzen duten erakunde izan ez dadin, Munduko Foro Sozialean garatu zen definizioaren arabera, berdintasunezko balore, kooperazioa, ingurumenarekiko konpromiso eta elkartasuna oinarri dituen ekonomia da. Hauek aukera ekonomiko, sozial eta kulturalak ikustatzen dituzte bidezko merkataritzan, finantza etikoetan eta mantentze ekologikoan oinarritzen diren ekimenekin.
Egia da gizarte-ekonomian oinarritutako esperientziak azpimarragarriagoak izan direla eta nabarmen hazi direla krisiaren ondorioz. Hala ere, lanaren antolakuntzaren eta ekoizpenaren inguruko beste zenbait modu ematen dira. “Beste ekonomia” bat ekonomia kapitalista dominatzailea kritikatzen duena eta erantzun bat eskaintzen duela sektore ahulenen inguruan.
Argentinan elkarte, kooperatiba, fundazio, eta krisiaren ondoren indarberritutako enpresen inguruan hainbat eta hainbat esperientzia erregistratzen dira. Krisi hartatik indarberritutako enpresa horiek legalki jasoak izan dira Ley de quiebras aldakuntza hartarik, langileen lanpostua mantentzeko aukera eman eta enpresatik joateko aukera kanporatzen duena.
Espainian Gizarte Ekonomiaren inguruko aldaketak martxoaren 29an 5/2011 Legearen ondorioz gertatu ziren. Honek Estatuaren eta Europar batasunaren barnean inflexio puntu bat suposatu zuen sektorearen aitorpenean eta garapenean. Sektore hau Confederación Empresarial Española de la Economía Social/ (CEPES) entitatearen bidez ordezkatuta dago.
Gaur egun Espainian gizarte-ekonomiaren kontzeptua nahiko ezaguna da. Hala ere, edukiaren inguruan hainbat ezberdintasun bilatzen dira alor zientifikoko aditu, sektoreko profesionalek, botere publikoek eta arauek diotenaren arabera.
2011. urteko martxoaren 29an Gizarte Ekonomiako 5/2011 legea onartu zen, entitate guztiak agertzen diren marko juridikoa konfiguratzen dena. Helburu nagusia babesaren inguruko neurri batzuk taxutu eta sustatzea da, legeak berak ekonomia jasangarri batekin lotzen dituena. Lege honek gizarte ekonomia aktibitate ekonomiko eta enpresarial multzo bat da non ingurune pribatuan partaideen interes kolektiboak jaso eta interes ekonomiko edo sozial globala babesten den.
Herrialde hauetan gizarte-ekonomiaren terminoa économie sociale bezala ezautzen da. Hauen artean honako hauek azpimarratzen dira:
· Frantzian, kontzeptu honen inguruan tradizio eta errotuta dagoena, gizarte-ekonomiak mutualitateak, kooperatibak, elkarteak eta fundazioak barneratzen ditu.
· Belgikan, “Consejo Valón de la Economía Social (CWES)”-ek, aurrez izendatzen denak, honen inguruko definizio zahar eta goraipatuenetako bat proposatu zuen.
· Kanadan, Québec probintzian bereziki, Definición del Observatoire en économie sociale de l'Outaouais, Lévesque Benoît, Mendell Marguerite, L'économie sociale au Québec: éléments théoriques et empiriques pour le débat et la recherche.
Social economy kontzeptua onartua izaten ari da nahiz eta irabazi asmorik gabeko eta boluntario sektoreek ezagupen zientifiko handiagoa izan; hau da, ekintza ekonomietatik haratago biltzen ditu.
Europar Batasuneko batzorde ekonomiko eta sozialak 30 urte baino gehiago daramatza gizarte ekonomiaren ikusmoldearen sustapenean. Orain dela gutxi Europar Batasunean ikerketa bat egin da gizarte ekonomiaren inguruan.
Pardo eta Huertasekin bat etorriz, Kolonbiako sektore kooperatiboaren garapenean bost etapa historiko ezberdintzen dira. Lehenengo epea (1930-1945): mutualismo eta kooperatibismoaren sorkuntza. Bigarren etapa (1946-1964): kooperatibismoaren sustapen eta zabalkuntza. Hirugarren etapa (1965-1976); kooperatibismoaren finkapena. Laugarren etapa (1977-1990): sektore eta mugimendu sozial gisa izandako hazkundea; eta Bosgarren etapa (1991-2010): krisia eta ekonomia solidarioa edo elkartasunekoa.
Gizarte ekonomia terminoa ez da oso ezaguna Venezuelan. Hala ere, 2000ko martxoan Boliviako Konstituzioan barneratu zen. 184. artikuluak honako hau ezartzen du: “prozesu ekonomikoetan parte hartuz eta ekonomiaren espresio ezberdinak estimulatuz, kooperatibak eta aurrezki-kutxak hala nola, prozesu ekonomikoak sustatuko dira. Artikulu honek berak ekonomia popularra onartzen du honako hau baieztatzean: “Estatuak sustatu eta babestu egingo ditu ekonomia hobetzera bideratuak dauden elkarteak”.
Gizarte-ekonomiak historikoki hainbat sarbide eskaini ditu maileguak alor finantzarioan sartzeko; hala nola, aurrezki bateraturako modu ezberdinak. Mailegu kooperatibak, banku etikoak eta mikromaileguak izango lirateke. Muhammad Yunus doktorea, Blangladesheko ekonomialari eta bankaria da. Mikrokredituaren garapena aurrera eraman duenaren aitzindaria da. Mikrokredituak mailegu txikiak dira, pertsona apal eta banku mailegu bat eskatu ezin dutenentzat zuzenduak izaten direnak. Grameen Bankuaren fundatzailea Nobel Sariarekin saritua izan zen.
1974. urtean herrixka landatarrentzat antolaketa sozial moduko bat proposatu zuen, “Gram Sarker” (Gobernu landatarra) izenekoa . Proposamen hau erabilgarri eta bideragarria izan zen. Arrazoi honengatik, 1980an Bangladesheko gobernuaren bitartez ofizialki barneratua izan zen. Garai hartatik, herrialdea suntsitzen zuen goseteagatik (munduko herrialde pobre eta jendeztatuenetako bat) merkatuaren legeak gaindituz pobreziatik irtetea posible zela ohartu ziren. Hau mikromaileguak emanez izango litzateke: inongo segurtasunik gabeko mailegu solidarioak, behartsuenek ekintza independente eta sormenezkoak aurrera eraman ahal izateko.