Glasgow Handia (ingelesez: Greater Glasgow, Eskoziako gaeleraz: Mór-Ghlaschú, eskozieraz: Greater Glesga) Eskozian dagoen metropoli eremu handiena da eta Erresuma Batuko bosgarrena eta Europar Batasuneko 32.a. 2001eko erroldaren arabera 1.199.629 biztanle ditu eta 368'5 km²-ko azalera. Ez du gobernu administratiborik, hirien kontzentrazio handia baino ez da, bakoitzak bere gobernua duelarik.
Eskozia erdialdeann kokaturik dago, mendebaldeko ertzean. Clyde ibaiak zeharkaten du.
XIX eta XX mendeetan Glasgow Hiria asko handitu zen eta 1912an milioi bat biztanleko langa gainditu zuen. Europa guztian hori lortzen zuen zazpigarren hiria izan zen, London, Paris, Berlin, Viena, San Petersburgo eta Moskuren atzetik.
50 urtetan zehar milioi bat biztanleren inguruan ibili zen baina 1960an mugak berrezarri ziren eta udalerri berriak eratu eta gaur egun 600.000 biztanle inguruan dabil.
Zortzi eskualde hartzen ditu bere baiten Glasgow Handiak:
Hauek dira 20.000 biztanletik gora dituzten herriak, 2011ko erroldaren arabera. Gasgowko datua 2015ekoa da.
Eskoziako metro bakarra dauka eta bi aireportu ere baditu, Glasgowko Nazioarteko aireportua eta Glasgow Prestwick