Glasgowko Zientzia Museoa | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskoziako kontseilu gunea | Glasgow City |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2001 |
Webgunea | http://www.glasgowsciencecentre.org |
Glasgowko Zientzia Museoa (ingelesez: Glasgow Science Centre) Eskoziako Glasgow hirian dagoen zientzia museoa da.
Elisabet II.a Erresuma Batukoak inauguratu zuen museoa 2001eko ekainaren 5ean. Erresuma Batuan toki bisitatuenetakoa da. 2009an martxan jarri ziren Whitelee haize errotak ere berak kudeatzen ditu.
Hiru eraikin nagusi ditu museoak, hirurak ere titaniozko xaflaz estaliak:
Albo batera eroritako ontziaren kasko baten antza dauka eraikinak. Hiru solairu ditu barnean eta 250 zientzia erakusgaitik gora. Erakusgai hauek interaktiboak dira.
Solairuak bere kasa mugitzen diren munduko dorrerik garaiena izateko sortu zen baina arazo ugari eman ditu eta inauguratu zenetik egunen %80an itxita egon da konponketa direla eta. 2014ko uztailean ireki zuten berriz. 127 metrotako garaiera dauka.
Eskoziak eraiki zen lehen IMAX zinema izan zen. Zientzia Museoa inauguratu baino lehenago ireki zen, 2000 urtean, eta 370 besaulkitako aretoan 3D filmak ikus daitezke.