Gleb Anatolievitx Panfilov (errusieraz: Глеб Анатольевич Панфилов; Magnitogorsk, 1934ko maiatzaren 21a - Mosku, 2023ko abuztuaren 26a) errusiar zinemagilea izan zen. Errusiako Telebistan aritu zen San Petersburgoko Studio Lenfilmen sartu aurretik. Bere lehen film luzea, V ogne broda net (1967, Sutan ibirik ez), nahikoa izan zuen Uhin Berri deituriko mugimenduko izenik aipatuenetako bat bihurtzeko. Natxalo (1970, Hasiera) eta Proxu slova (1957, Hitza eskatzen dut) filmen ostean, Tema (Gaia) egin zuen 1979an, zeina ez baitzen zabaldu 1986 arte. Hurrengo urtean, Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen film horrengatik. Geroztik, literatura-lanak zinemara eramaten saiatu da. Beste film batzuk: Valentina (1981), Vassa (1983), Gamlet (1989, Hamlet), Mat (1989, Ama), Romanovy: Ventsenosnaia semia (2000, Romanovtarrak: familia inperiala).
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |