Gliese 710 (HIP 89825 izenaz ere ezagututa), Serpenskonstelazioko izar bat da, laranja koloreduna eta 0,6 M☉-ko masaduna. Izarra hemendik 1,29 milioi urtetara Eguzki Sistematik oso gertu igaroko dela aurreikusi da, Eguzkitik 0,1663 argi-urteko distantzia minimoraino hurbilduz[1], hain zuzen ere. Gaur egun, Eguzkitik gertuen dagoen izarra Proxima Centauri da, 4,3 argi-urtetara kokaturik. Hau da, Gliese 710 izarra Proxima Centauri baino 25 aldiz gertuago igaroko da. Izarra horren gertu egoteak, izarra Lurretik Eguzki Sistemako planeta batzuk bezain disdiratsu ikusi ahal izatea eragingo du.
Gaur egun, Gliese 710 Lurretik 62,3 argi-urtetara kokaturik dago, Serpens konstelazioan. Izarrak 9,69-ko itxurazko magnitudea dauka, begi-bistaz ikusi ahal izateko nahikoa ez dena. Gliese 710 Eguzkia baino txikiagoa da, bai masan (Eguzkiaren masaren %60 inguru[2]), baita tamainan ere (Eguzkiaren erradioaren %67 inguru[3]). Izarrak 9,65 eta 9,69 arteko itxurazko magnitude aldakorra duela uste da, eta ez da planetarik aurkitu izarra orbitatzen.