Malaria gaixotasuna eragiten duen Plasmodium falciparum protozooaren antigenoaren (EBA140) hartzailea ere bada[3], B eta C Glikorofina nagusiki[4], eta honekin malaria gogorraren arriskua %40an jeisten duela estimatzen da[5].
Zelulaz kanpoko domeinua: Oso glikosilaturik dagoen aminoazido katea da, %60 inguru. Azido sialikoz osaturik dago gehienbat[6]. Honek ematen dio "Gliko" izena[7]. Eritrozitoaren estalki oso hidrofiliko honek beste zelula bati edo odol hodiei itsastea eragozten du.
Transmintzeko domeinua: Segmentu bakarra dauka, α-helize egiturakoa, eta oso hidrofoboa denez mintzari erabat atxikiturik dago[7].
Zelula barneko domeinua: Karga negatibodun aminoazido ugari ditu (aspartatoa, glutamatoa...[2]) eta zitoeskeletua ainguratzen da bertan[7].
A Glikoforina (Alfa-sialoglikoforina): denetan ugariena da. 106 molekula aurkitzen dira eritrozito bakoitzen. Kanpoaldean 72 aminoazido ditu eta hauei 16 oligosakarido elkartzen zaizkio. Hurrengo 23 aminoazidoak mintzeko segmentuan daude eta azkenengo 36ak zelula barnean. M eta N antigenoentzako loturak ditu bere baitan[2]. 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPA geneak kodetzen du[8].
B Glikoforina (Beta-sialoglikoforina): A Glikoforinaren oso antzekoa da, kodetzen duten geneen sekuentziaren %97a berdina baitute. A glikoforinaren genea bikoiztu eta mutazioren bat jasan ondoren sortu zela pentsatzen da. Eritrozito bakoitzean 80.000 inguru aurkitzen dira. 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPB geneak kodetzen du[9].
C Glikoforina (Glikokonektina): Eritrozitoetaz gain beste zelula batzuen mintzetan ere ager daiteke. Globulo gorrien oreka mantentzen du eta odol taldeen sustratu antigenikotan hartzen du parte. 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPC geneak kodetzen du[10]. Medikuntzarentzat oso interesgarriak diren 11 antigenorekin elkarreragiten du, Gerbich[11], Leach, Yussef, Web, Duch, Lewis, Ahonen...
D Glikoforina: C glikoforinaren aldaera bat da, haren genearen mutazioz sortu dena. Oso urria da[12].
E Glikoforina: 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPE geneak kodetzen du[13]. Jatorrizko genea identifikatu da baina ez da eritrozitoen mintzean aurkitu oraindik.