Go A | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Kiev |
Musika mota | folktronica (en) |
Urteak | 2012 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Universal Music Polska (en) Moon Records |
Kateryna Pavlenko Ihor Didenchuk (en) | |
Informazio gehigarria | |
go-a-band.com | |
Go_A (ukraineraz: Ґоу_Ей:, transliteratuta Gou Ei, hala nola Go A ahoskatzen den ingelesez) Ukrainako elektrofolk musika talde bat da, 2012an lehen aldiz sortua Kieven. 2021ko Eurovisión Abesti Lehiaketan Ukraina ordezkatu zuen "Shum" abestiarekin, eta bosgarren postua jarri zuten finalean.
Musika elektroniko modernoa eta erro etnikoak konbinatuko zituen talde bat osatzeko ideia Taras Xevtxenkorena izan zen 2011n, baina musikariekin lan egiteko lehen saioak 2012an egin ziren.[1] Urte horretan Kateryna Pavlenko abeslaria bandarekin elkartu zen ordezko abeslari gisa 2012an, baina gerora abeslari nagusia bilakaru zen.
2020. urtearen hasieran, Pavlenko eta Go-Ak Vidbir 2020 lehiaketan parte hartu zuten, Ukrainako selekzio sistema 2020ko Eurovisioko Abesti Lehiaketarako, "Solovey" abestiarekin. Irabazi zuten, eta prest zeuden Eurovision 2020rako, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz, lehiaketa bertan behera utzi zen[2]. Hala ere, 2021rako, aurreko urtekoa ontzat eman zuten Ukrainan, eta Go_A Ukrainaren ordezkari izan zen Eurovision 2021ean "Shum" abestiarekin. 5. postu orokorra lortu zute, baina bigarrena bozketa publikoan, Måneskin irabazleen atzertik bakarrik[3]. 2021eko maiatzaren 24an iritsi zen "Shum" lehen postura iritsi zen Spotify Viral 50ean.