Goaren deskolonizazioa | |||
---|---|---|---|
Portugaleko gerra kolonialak | |||
Goaren mapa | |||
Data | 1961eko abenduaren 18tik 19ra | ||
Lekua | Goa, India | ||
Emaitza | Indiar armadaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Goaren deskolonizazioa, baita ere Goaren Inbasioa eta Goaren Askapena, India estatuak Goa lurraldean aurrera eraman zuen Portugalen aurkako gerra laburra izan zen. 1961ko abenduaren 18tik 19ra, Indiako armadak Portugalek azpikontinentean zituen lurrak okupatu zituen. Eraso horrekin indiarren okupazioaren aurka burututako protesten historia luzea amaitu zen.[1]
Operation Vijay izen klabearekin (hindiz: विजय Vijay, lit. "Garaipena"), Indiako Indar Armatuek egindako kanpaina militarraren bitartez, Indostan penintsulan 451 urteko portugaldar subiranotasunarekin amaitu zen. Goaretik batera, portugaldarrak Daman eta Diu eta Angedivatik ere kanporatu zituzten.
Indiarako, berea zen lurralde bat askatzeko eta berreskuratzeko kanpaina bat izan zen. Indiarren arabera Portugalek 450 urte lehenago kendu zizkion. Hainbeste urtea luzatzeko Indiak argudiatu zuen 430 urtez kolonien menpe egon zelako ezin izan zuela lurraldea berreskuratu lehenago.[2]
Portugalek, aldiz, inbasiotzat eta bere subiranotasunaren urraketatzat hartu zuen. Errefortzuak bidaltzen saiatu ziren, eta, horretarako, Erresuma Batuari ibilbidean kontrolatzen zituen aerodromoak erabiltzeko baimena eskatu zioten, baina britainiarrek ez zuten eskaera onartu. Manuel António Vassalo e Silva Goako gobernadore zenari erabateko erresistentzia egiteko agindua eman zion Portugaleko gobernuak. Vassalok ez zuen horrela egin eta, ondorioz, traidore gisa tratatu zitzaion. Portugalgo gobernuarentzat amaiera traumatikoa izan zen Gaorena. Hori zen Asian zuen jabetza preziatuena. Emaitza ez zuen onartu eta Indiarekin harreman diplomatikoak bertan behera utzi zituen.
Hogeita bi indiar eta hogeita hamar portugaldar hil ziren borrokan.