Goi Ordokiak (Aljeria) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.300 m |
Mota | goi-lautada |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°01′07″N 0°05′07″E / 34.01861°N 0.08528°E |
Goi Ordokiak (frantsesez: Hautes Plaines edo Hauts Plateaux) Aljeria iparraldeko eskualde naturala da, iparraldean Tell-eko Atlasa duena, eta hegoaldean Saharako Atlasa. Diagonalean zeharkatzen du herrialdea 600 kilometroan, Marokoko hego-ekialdetik Tunisiako ipar-mendebaldera. 900 eta 1200 metroko garaiera arteko lautadak dira, eta estepako landaredia dute. Sakongune gaziak ere daude, chott eta sebkhak, euri sasoian urez bete eta udan agortzen direnak.[1]
Artikulu hau Aljeriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |