Gojko Pijetlović | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novi Sad, 1983ko abuztuaren 7a (41 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | atezaina |
Altuera | 194 zentimetro |
![]() ![]() |
Gojko Pijetlović (serbieraz: Гојко Пијетловић; Novi Sad, Serbia, 1983ko abuztuaren 7a) Waterpolo jokalari serbiarra da; anitzetan izan da olinpiar, munduko eta Europako txapeldun.
Novi Saden jaio zen, eta Gornja Pecka-n du jatorria Srpskako Errepublikan[1]. Dusko Pijetlovic waterpolo jokalari eta txapeldun olinpiko serbiarraren anaia da. Waterpolo profesionalaren bidaia, Voivodinan hasi zuen; Partizanen jarraitu, baina Qatarren iritsiko zen benetan jokatzeko heldutasunera. Kotor-eko klubarekin LEN Trofeoa irabazi zuen 2010ean, zeina, Partizan, Budva, Oradea eta Sabac taldeez lortutako nazio mailako txapelketetako eta kopekin batera, kirolari batentzat garrantzi handiko garaikurrak diren. Oradeako lehiaren ostean, serbiar waterpolora itzuliko da labur; Sabac taldearekin denboraldi bat jokatu zuen; Serbiako Kopa irabazi zuen haiekin, eta, lehen aldiz, taldeko kapitain gisa[2]. Serbiako klubari agur esan, eta kontratu berria sinatu zuen Oradearekin.
Taldekako sari asko bildu ditu selekzioarekin, baita hainbat sari eta domina pertsonal ere. Irabazitako trofeoen artean, handienak, zalantzarik gabe, 2012an Londresko Olinpiar Jokoetan lortutako brontzezko domina, eta 2016an Rioko eta 2020an Tokiko Olinpiar Jokoetan lortutako urrezkoak dira; 2006an Europako Txapelketarako hautagai izan bazen ere, 2010 arte ez zuen jokatuko halako lehiaketa batean, Zagreben. Slobodan Soraren ordezkoa izan zen; gero, Eindhovenen lekua galdu zuen 2012an, eta, 2014an, Budapesten itzuliko zen. Serbia garaile izan zen lehian, eta Pijetlović atezainik onena izendatuko zuten[3]. Aitortza bera emango zioten taldearen alde egindako lanaren eta ekarpenengatik 2014ko Dubaiko Munduko Ligako azken txapelketan[4]. Munduko txapelketari dagokionez, Pijetlovicek Serbia ordezkatu zuen horietako seitan. Urrezko bi domina irabazi zituen, Erroman 2009an eta Kazanen 2015ean, eta, 2011n, zilarrezko dominarekin itzuli zen Shanghaitik. Hiru aldiz lehiatu da Olinpiar Jokoetan, Londresen 2012an, brontzea irabazi zuen debutean; lau urte geroago, Serbiako waterpoloan arrakasta handiena lortu zuen taldean izan zen Rion, urrezko domina irabazita; lau urte geroago, Serbiak berriro errepikatuko zuen balentria. Slobodan Sora Serbiako selekziotik erretiratu ostean, Gojko Pijetlovicek bat zenbakia zuen txapela hartu zuen, eta, orain arte, 265 partida jokatu, eta 23 domina lortu ditu guztira. Senior mailako selekzioko 23 domina horiez gain, Pijetlovićek, 2002an, Jugoslaviako selekzioko kide gisa, Europako Txapelketa irabazi zueneko junior garaiko bat ere badu, Barin irabazitakoa.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Gojko brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak urrezko domina eskuratu zuen, eta Italiak zilarrezkoa.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Gojko urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Gojko urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[5][6].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
Waterpoloa gizonezkoa[7]. |
2016 | Rio de Janeiro ![]() |
![]() |
Waterpoloa gizonezkoa[8]. |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Waterpoloa gizonezkoa[9]. |