Gonzalo Pizarro

Gonzalo Pizarro


Peruko erregeorde

Bizitza
JaiotzaTrujillo, 1502 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaCusco1548ko apirilaren 10a (egutegi gregorianoa) (45/46 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
AitaGonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta konkistatzailea

Gonzalo Pizarro Alonso (Trujillo, c.1510 - Cusco, 1548ko apirilaren 10a) espainiar konkistatzailea izan zen.

Gonzalo Pizarro Luzearen ezkontzaz kanpoko semea zen. 1530ean Perura joan zen bere anaiekin. Peruko konkistan parte hartu zuen, eta Almagroren aurka borrokatu zen Salinasko guduan. 1539an, bere anaia Hernando Espainiara joan zenean, Francisco Pizarrok Quitoko gobernari izendatu zuen. 1541n, espedizio bat antolatu zuen Kanelaren herriaren bila joateko, bere ustetan El Doradon zegoena; espedizio hura, ordea, ezer aurkitu gabe bihurtu zen atzera urtebete geroago. Bien bitartean bere anaia Francisco Pizarro hil zuten.

1552an, Indietako Lege Berriak argitaratu ziren eta Blasco Núñez Vela erregeordea bidali zuten haiek betearaztera; konkistatzaileen eskubideak zapuzten zituzten lege haien aurka matxinatu zen Gonzalo Pizarro, eta gudaroste handi bat bildu zuen erregeordearen kontra. Hainbat borrokaren ondoren, erregearen armadak Jaquijahuanako guduan matxinatuak menderatu eta Gonzalo hil zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]