Google bomb

Google bomb (Googleren bonba) testu zehatz baten bidezko bilaketarentzako webgune bat Googleren bilatzailearen lehen postuetan azaltzea lortzeko balio duen metodoari deritzo. Metodo hau Googlek erabiltzen duen algoritmoaz profitatzen da, zeinak sailkapen ona eskaintzen dien leku askotatik loturak dituzten orrialdeei. Helburua lortzeko nahi den webgunerako lotura bat gehitu beharra dago, testu bezala bilaketaren testua jarriz.

Nola burutzen da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Google bomb egitea lortzeko, Googleren arakatzaileak itxura honetako lotura ugari aurkitu behar ditu:

<a href="orrialdearen-helbidea">Esaldia edo hitza</a>

Aukera egokia izaten da foro bateko sinaduran erantsi edo webgune bateko txantiloietan gehitzea, orrialde askotan agertu dadin.

Emaitzak bi astetan lortu daitezke, eta beti ere proiektuaren hedapenaren araberakoa izaten da arrakasta.

Nola saihestu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Google bomb bat jaso duen webmasterrak bere gunean honako HTML kode hau erantsiz lortu dezake saihestea:

<meta name="googlebot" content="noindex, nofollow" />

Hala eta guztiz ere, horren bitartez bilatzailean inolaz ere ez agertzea lortuko du, eta hori normalean ez da komeni.

Teknika hau 2001eko apirilaren 6an agertu zen lehenengoz Addam Mathesek idatzitako artikulu batean. Artikulu horretan Google bombing kontzeptua erabili zuen Mathesek, eta horrez gain, Googlek orrialdeak sailkatzeko metodo hori erabiltzen zuela nola jakin ahal izan zuen ere azaldu zuen. internet rockstar bilaketa bat egin zuenean, Ben Brownen webgunea azaldu zen lehen postuan, bertan internet rockstar testua azaltzen ez zen arren. Horrela, webgune askok internet rockstar testua erabiliz bertarako lotura zutela ikustean jakin ahal izan zuen metodo horretaz.

Hala eta guztiz ere, 1999an kasu bitxi bat ere gertatu zen, more evil than Satan (Satan baino gaiztoagoa) bilaketak Microsoften webgunera zuzentzen zuela-eta.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]