Gräns 2018ko Ali Abbasi irandar-suediar zinema zuzendariren fantasiazko film bat da. John Ajvide Lindqvist idazlearen izen bereko istorio laburrean oinarritzen da, Låt de gamla drömmarna dö antologia liburuan argitaratua.
2018ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, eta Un Certain Regard saileko saria irabazi zuen.[1]
Bere eraginkortasunagatik eta sudur onagatik ezaguna den aduana-polizia da Tina. Edozeinen erruduntasuna usaintzeko gai dela dirudi. Baina Vore gizon susmagarria bere albotik pasatzen denean, Tinaren gaitasunak frogapean jartzen dira. Tinak badaki Vorek zerbait eskutatzen duela, baina ez daki asmatzen zer den.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |