Graciela Rodo Boulanger | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | La Paz, 1935eko otsailaren 16a (90 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kartelgilea eta margolaria | ||
![]() |
Graciela Rodo Boulanger (La Paz, Bolivia, 1935eko otsailaren 16a) Boliviako margolari eta grabatzailea da.
Graciela Rodo Boulangerri oso laster eragin zioten pinturarekiko eta musikarekiko maitasuna bere amak, kontzertuko piano-jolea bera, eta aitak, artea ezagutzen zuen negozio-gizona. Haurtzarotik ikasi izan du musika eta artea, eta pianoko lehen kontzertua 15 urterekin eman zuen; Vienan eta Salzburgon egin zituen lehen arte-erakusketak, 18 urterekin. Litografia-ikastaroak egin zituen Juan Rimsarekin, eta, gero, Vienako Arte Ederren Akademian[1] ikasi zuen. 22 urterekin, erabat mrgolari bilakatu zen.[2]
1960an, Hego Amerikako lehen xilografia-lehiaketan saritu zituztenen artean dago.[2]
Graciela Rodo Boulanger Parisera joan zen 1961ean. Han, akuaforte teknikarekin egindako grabatua eta printmaking-a ikasi zituen René Carcan-ekin, Johnny Friedlaenderren agindupean, 1968 arte.[3][2] Bere lana Estatu Batuetan 1966an erakutsi zuten lehen aldiz.[2]
1979an, UNICEFek Haurtzaroaren Nazioarteko Urteko afitxa egiteko artista ofizial izendatu zuen. Bere tapizetako bi Nazio Batuen Batzar Nagusiaren[3] sarreran daude.[2] 1986an, New Yorkeko Metropolitan Operak kartel bat eskatu zion Mozarten Txirula sorgindua obrarako; haren pinturak Lincoln Centerreko arte-galeriak erakutsi zituen.[2] 1993an, Nazio Batuen Erakundeko Elkarteen Munduko Federazioak bere pinturetako bat aukeratu zuen galzorian zeuden espezieen zigilu eta edizio mugatu bat irudikatzeko.[2]
2005ean, Graciela Rodo Boulangerrek Paris utzi eta Boliviara joan zen bizitzera.[2]
Graciela Rodo Boulanger ezaguna da aurpegi biribilak dituzten eta eguneroko jardueretan diharduten haurren pintura estilizatuengatik. Hondoak testurizatuak dira, eta batzuetan sendoak kolore primarioetan.[3]