Great Glen | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°18′N 4°27′W / 57.3°N 4.45°W |
Mendikatea | Eskoziako Lur Garaiak |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Great Glen edo Haran handia (Eskoziako gaeleraz: An Gleann Mòr, eskozieraz: Great Glen) Eskoziako faila handiak sorturiko harana da, Highland eskualdean luzatzen dena.
Morayko fiordoaren ertzean dagoen Invernesstik Fort William herrira 100 kilometrotako luzera dauka. Great Gleneko faila jarraitzen du eta honek Iparraldeko Highland eremua eta Grampianak bereizten ditu.
Haranean aintzirak txandakatzen dira eta hauek erabiliz Kaledoniako ubidea eraiki zen.
Egitura geografiko nagusiak honako hauek dira:
Garrantzia estrategiko handia izan zuen eta Eskoziako leinuek gogor borrokatu izan zuten berau kontrolatzeko. XVIII mendeko jakobiten matxinadan ere bertan izan zen Eskoziarren indargunea.