Grettell Valdez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de Querétaro, 1976ko uztailaren 7a (48 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | Mexikoko gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Mexikoko gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Grettell Valdez (Santiago de Querétaro, Querétaro, Mexiko, 1976ko uztailaren 8a) mexikar aktorea da. Telenobela udaritan parte hartu du, sarritan emakume antagonikoaren rola eginda.[1][2]
Clase 406 telenobelan parte hartu zuen, Daniela pertsonaia interpretatzen zuen. Gero, Ángel rebelde telenobelako protagonista izan zen, Victor Noriegaren ondoan, Miamin. Gainera, Rebelde telenobelan "Renata" rola izan zuen, eta Heridas de amor izeneko produkzio dramatikoan "Pamela".
Floricienta, Lola, érase una vez lanaren bertsio mexikarrean Carlota gaiztoaren papera egin ostean, Argentinako Mujeres asesinas telesailaren bertsio mexikarraren "Sonia, desalmada" kapituluan parte hartu zuen.
2008an, aktoreak parte-hartze berezia izan zuen Alma de hierro telenobelako "Melissa" interpretatuta.
2009an, Rosy Ocampok ekoitzitako Camaleones produkzioan "Silvana" interpretatu zuen emakume paper antagonikoa.
2010ean, "Matilde"ren papera interpretatu zuen Silvia Navarrorekin eta Juan Solerrekin Cuando me enamoro telenobelan
2011n, "Zoe"-ren papera egin zuen Amorcito corazón lanean.
2013. urtean "Maria" izan zen Lo que la vida robó telenobelaren antagonista, Angelli Nesmak ekoitzia eta Angelique Boyer eta Sebastián Rulli protagonista izan zituena.
2015. urtean "Virginia Belia-Castelo" gaiztoa izan zen, Lo imperdonable telenobelaren antagonista, Salvador Mejía Alejandrek ekoitzia eta Ana Brenda Contreras eta Iván Sánchez protagonista zituela.
2016. urtean, Salvador Mejía Alejandrek ekoitzitako Las amazonas telenobelaren protagonista izan zen, Victoria Ruffo, César Évora, Danna García, Andrés Palacios, René Casados, Mariluz Bermúdez eta Juan Pablo Gilekin batera.
2004. urtean Patricio Borghetti aktore eta abeslariarekin ezkondu zen, eta 2010ean dibortziatu zen. Seme bat izan zuten, 2008an jaioa.
Urtea | Kategoria | Telenibela | Emaitza |
---|---|---|---|
2019 | Emakume aktore antagoniko onena | Tenías que ser tu | Izendatua |
2017 | Emakume aktore onena | Las amazonas | Izendatua[8] |
2016 | Emakume aktore antagoniko onena | Lo imperdonable | Izendatua[9] |